BERRIAk egileen profila aktibatu eta sailak birdeseinatu ditu webgunean

Aste honetan bi hobekuntza egin ditu BERRIAk webgunean. Batetik, kazetarien eta, oro har, egileen profila aktibatu du, haien artikuluetara iristeko bidea erraztuz. Bestetik, sailen diseinua moldatu du, argiago izan dadin eta telefono mugikorretan erabilgarriago izan dadin. Aldaketa hauek, etengabeko berrikuntza prozesu baten barruan kokatu behar dira, izan ere, berrikuntza teknologikoak BERRIAk sortzen dituen edukiak hobetoRead More

BERRIA.INFO berriturik

  Aldaketa iritsi da BERRIA.INFO-ra. Diseinu eta egitura berriak martxan daude, beta bertsioa proban izan ondoren. Joan den otsailaren 26an abiatu genuen beta.berria.eus, diseinu eta ikusmolde berri batekin. Denbora honetan, erabiltzaileen iritziak jaso nahi izan  ditugu ordura artekoa hobetzeko eta atal berriak eraikitzen aritu gara. Proba garaiak amaitu eta diseinu berria BERRIAren webgunean txertatzeko uneaRead More

Astebete luze beta bertsioa fintzen

Astebete luze pasatu da BERRIAk webgunearen beta bertsioa martxan jarri zuenetik. Bada lehen egunotako datu eta irudipen batzuk irakurleekin konpartitzeko momentua. Lehen egunotan webgunea birdiseseinatzeaz arduratu den taldea bereziki irakurleen balorazio, ohar eta iruzkinei adi egon da, arazo teknikoak antzemateko eta ahalik eta azkarren konpontzeko. Gure kezketako bat webgunea kargatzeko abiadura zen, batez ere, gailuRead More

Irakurleek gustura hartu dute beta

Oro har, harrera ona izan du Berriaren webgunearen beta bertsioak. Irakurleek gustura hartu dute beta. Hala jakinarazi dute modu ezberdinetara: blog honetako iruzkinen bidez, Twitterren bidez, mezu elektronikoen bidez, telefonoz deituz,… Ekarpen hauetan guztietan denetarik dago: irudipen positiboak, loreak, zorionak, animoak, kritikak, ohar teknikoak, arazoak, gomendioak… Oso aberatsa gertatzen ari da. Eskertzekoak dira mezu guztiak.Read More

«Etengabe egokituko den webgunea egin nahi dugu, dinamikoa eta modernoa»

Berria.info webguneko diseinu arduraduna da Iker Balentziaga (Legazpi, 1977). Azken hilabeteetan, buru-belarri aritu da BERRIAren webgune berria prestatzen, lantalde batekin batera. Zeintzuk izan dira webgune berria osatzeko irizpideak? Batetik, argitasuna. Albisteen antolaketa txukunagoa lortzen saiatu gara, argazki eta zuriune gehiagorekin, bisualagoa izateko. Baina argitasuna bilatu arren, elementu identifikatibo propioak erabili nahi izan ditugu, eta, beraz,Read More

Beste urrats bat aurrera begira

Berrikuntza guztiek berezkoa daukaten ziurgabetasun eta urduritasunarekin —baina baita emozioarekin ere— irten gara gaur, berrituta, zuen aurrera. Aldaketak gero eta maizago egiten diren garai eta teknologietan gabiltza, eta berria zaharra da, goiz harrapatzen ez bada. Tokitan daude, ez bakarrik denboraren adieran, gure webgunearen lehendabiziko bertsioak. Azken hilabeteotan, gure etxeko lantalde batek pentsatu, eztabaidatu eta gauzatuRead More

Beta bertsioaren gakoak

BERRIAren webgunearen beta bertsioa martxan dago. Berritze prozesu sakon baten mugarri garrantzitsua da, euskaldunok nahi eta behar dugun informazioa era eraginkorrago batez emateko asmoz egina. Hona hemen webgune berrituaren ezaugarri nagusiak ezagutzeko gako batzuk:
 BETA BERTSIOA DA Gaur beta bertsioa sareratu dugu, hau da, probako bertsio bat, osatu gabea, funtzionamendua probatzeko balioko duena. Horregatik, denboraRead More