Probatu duzu BADOK berria? Zer moduz?

BADOK Berriaren euskal musikaren atariak eraldaketa sakona izan du. Biltegi izatetik aldizkari-bloga-nobedade-emaile eta streaming bidezko musika plataforma izatera pasatu da. Euskal kantagintza maite dugunontzat aukeraz betetako tresna bilakatu da BADOK. 11.500 euskal kantu inguru eskura eta entzungai jarri ditu. Ordenagailuetarako bertsioan, kantuak klik batez eramaten dira playerrera, gelditu eta berriz hasi, hurrengora eta aurrekora joan,Read More

Entzun ezazu BERRIA

Webgunearen berritze eta garapen prozesuaren baitan, beta bertsioan aukera berri bat jarri da martxan: albisteak entzuteko aukera. Albisteak konpartitzeko ikonoekin batera bozgorailu baten iruditxoa ere agertzen da. Bertan klikatuz gero, albistea entzun ahal da, ahots sintetiko bat dela medio. Halaber, entzunaldia gelditu eta berriro abiatu daiteke. Ikonoaren azpian, entzun bitartean, marra urdin batek erakusten duRead More

BERRIAren 17.605 esteka Twitterren, azken hilabetean

Hedabide batentzat garrantzitsua da jakitea zenbat eta nola zabaltzen diren bere edukiak sarean. Analitika tresna ugari daude interneten datuak neurtzeko. Gaurko datua Twitter neurtzen berezitutako tresna batetik dator: Topsy. Ospea du, besteak beste, duela gutxi Applek erosi duelako. Tresna honek, era irekian, aukera ezberdinak ematen ditu: aipamenak neurtu denbora tarte ezberdinak, estekak, argazkiak… eta iturriRead More

Astebete luze beta bertsioa fintzen

Astebete luze pasatu da BERRIAk webgunearen beta bertsioa martxan jarri zuenetik. Bada lehen egunotako datu eta irudipen batzuk irakurleekin konpartitzeko momentua. Lehen egunotan webgunea birdiseseinatzeaz arduratu den taldea bereziki irakurleen balorazio, ohar eta iruzkinei adi egon da, arazo teknikoak antzemateko eta ahalik eta azkarren konpontzeko. Gure kezketako bat webgunea kargatzeko abiadura zen, batez ere, gailuRead More

«Etengabe egokituko den webgunea egin nahi dugu, dinamikoa eta modernoa»

Berria.info webguneko diseinu arduraduna da Iker Balentziaga (Legazpi, 1977). Azken hilabeteetan, buru-belarri aritu da BERRIAren webgune berria prestatzen, lantalde batekin batera. Zeintzuk izan dira webgune berria osatzeko irizpideak? Batetik, argitasuna. Albisteen antolaketa txukunagoa lortzen saiatu gara, argazki eta zuriune gehiagorekin, bisualagoa izateko. Baina argitasuna bilatu arren, elementu identifikatibo propioak erabili nahi izan ditugu, eta, beraz,Read More

Beste urrats bat aurrera begira

Berrikuntza guztiek berezkoa daukaten ziurgabetasun eta urduritasunarekin —baina baita emozioarekin ere— irten gara gaur, berrituta, zuen aurrera. Aldaketak gero eta maizago egiten diren garai eta teknologietan gabiltza, eta berria zaharra da, goiz harrapatzen ez bada. Tokitan daude, ez bakarrik denboraren adieran, gure webgunearen lehendabiziko bertsioak. Azken hilabeteotan, gure etxeko lantalde batek pentsatu, eztabaidatu eta gauzatuRead More

Beta bertsioaren gakoak

BERRIAren webgunearen beta bertsioa martxan dago. Berritze prozesu sakon baten mugarri garrantzitsua da, euskaldunok nahi eta behar dugun informazioa era eraginkorrago batez emateko asmoz egina. Hona hemen webgune berrituaren ezaugarri nagusiak ezagutzeko gako batzuk:
 BETA BERTSIOA DA Gaur beta bertsioa sareratu dugu, hau da, probako bertsio bat, osatu gabea, funtzionamendua probatzeko balioko duena. Horregatik, denboraRead More