BERRIA.INFO berriturik

  Aldaketa iritsi da BERRIA.INFO-ra. Diseinu eta egitura berriak martxan daude, beta bertsioa proban izan ondoren. Joan den otsailaren 26an abiatu genuen beta.berria.eus, diseinu eta ikusmolde berri batekin. Denbora honetan, erabiltzaileen iritziak jaso nahi izan  ditugu ordura artekoa hobetzeko eta atal berriak eraikitzen aritu gara. Proba garaiak amaitu eta diseinu berria BERRIAren webgunean txertatzeko uneaRead More

BERRIA Twitterren, 2007ko irailaren 4tik

Twitter sare sozialak zortzi urte bete berri ditu, 2006ko martxoaren 21ean sarera jauzi egin baitzuen. Urteurrena dela eta, Twitterrek tresna berezi bat jarri du erabiltzaileen esku, sare sozial horretan idatzitako lehen txioa berreskuratu eta ikusi ahal izateko. Edozein erabiltzailearen lehen txioa eskuratu daiteke. Horrek, adibidez, hedabideen lehen txioak ikusi eta noiz egin ziren alderatzeko aukeraRead More

Beste urrats bat aurrera begira

Berrikuntza guztiek berezkoa daukaten ziurgabetasun eta urduritasunarekin —baina baita emozioarekin ere— irten gara gaur, berrituta, zuen aurrera. Aldaketak gero eta maizago egiten diren garai eta teknologietan gabiltza, eta berria zaharra da, goiz harrapatzen ez bada. Tokitan daude, ez bakarrik denboraren adieran, gure webgunearen lehendabiziko bertsioak. Azken hilabeteotan, gure etxeko lantalde batek pentsatu, eztabaidatu eta gauzatuRead More

Beta bertsioaren gakoak

BERRIAren webgunearen beta bertsioa martxan dago. Berritze prozesu sakon baten mugarri garrantzitsua da, euskaldunok nahi eta behar dugun informazioa era eraginkorrago batez emateko asmoz egina. Hona hemen webgune berrituaren ezaugarri nagusiak ezagutzeko gako batzuk:
 BETA BERTSIOA DA Gaur beta bertsioa sareratu dugu, hau da, probako bertsio bat, osatu gabea, funtzionamendua probatzeko balioko duena. Horregatik, denboraRead More