Harpidedunak, etorkizuneko gakoa
‘Euskal espazio komunikatiboa. Aukera eta erronka’ izenburupeko jardunaldia egin berri da Bilbon, Ezkerraberri fundazioak antolatuta. Gogoetak plazaratzeko aukera eman du eta gogoeta egiten jarraitzeko akuilu izan da. ‘Eraldaketa-garaiaren aurrean, zer?’ goiburuko mahai-inguruan parte hartzeko aukera izan dut, Iñaki Soto (Gara), Lourdes Perez (El Diario Vasco), Pedro Gorospe (El Pais) eta Lontxo Saiz (Eitb) mahaikideekin batera,…