Mugikortasuna nagusi (3)

Mugikortasuna nagusi (3)

Gero eta gehiago jasotzen da informazioa telefonoaren bidez. Gero eta gehiago informatzen da telefonoaren bidez. Kazetariaren ikuspuntutik, gero eta balio handiagoa du bertatik bertara zabal daitekeen informazioa, ahalik eta azkarren, formatu guztietan.

Horren harira, gero eta garrantzi handiagoa dute telefonoetarako aplikazioak, kazetariari lan hori erraztu ahal dioten aplikazioak, alegia. Bideoa grabatzeko eta editatzeko, audioa grabatzeko eta editatzeko, zuzenean kontatzeko, zuzenean streaming bidez emititzeko, eta abar.

Eremu zabal honetan begirada azkar bat baino ez.

Hiru ataletan:

 

1. Streaming

Gertakari bat bideo streaming bidez emititzeko zerbitzu ezagunak daude: Livestream, Ustream, Youtube Live,… Bakoitzak bere aplikazioa du, logikoa den bezala. Baina hemen beste batzuk aipatu nahi dira, nahiko berriak eta denbora gutxian arrakastatsu bilakatu direnak:

Meerkat

meerkat

 

Otsailaren 27tik dago App Storen, eta arrakasta handia izan du hasieratik. Bideoa zuzenean emititzeko balio duen aplikazioa da. Bideaoren formatoa bertikala da.

Duela gutxi funtzionalitate garrantzitsu bat gehitu du: txertatzeko aukera.

 

Periscope

Periscope

 

 

Aplikazio hau Twitter-ena da.  Meerkat-en antzerako funtzionalitateak ditu. Erabilera, again, intuitiboagoa da, errazagoa.

Ikastaro bat (on line) Periscoperen erabilerari buruz:  DigitalEd: Periscope 101: Break News Faster with Mobile Live-Streaming

Bi aplikakazio hauek formatu bertikalean grabatzen dituzte bideoak. Horrek arazoak sortzen ditu, adibidez, Youtubera igotzerakoan, bertan formatu horizontalean bakarrik ikustarazten dituelako. Hori dela eta, beste plataforma bat sortu da, “bideo bertikalen youtube-a” izan nahi duena: Vervid.

Vervid

2. Bideo edizioa

Prisa dagoenean, ez da behar aplikazio sofistikatu bat. Kamararen aplikazio natiboa nahikoa izaten da askotan. Batez ere, bideoa mozteko. Gero, bideoa Youtubera igoz gero, Youtuberen aplikazioaren ere editatu daiteke.

Hona hemen beste erreferentzia interesgarri batzuk:

a) iOS

Cameo (Vimeok sortua)

Filmakr

Replay (bideo eta argazkiekin bildumak egiteko aukera ematen du)

The 6 Easiest Video-Editing Tools for Small Business Marketers

 

b) Android

The best video editing apps for Android

Review: 5 video editing apps for Android

 

3. Audioa

Hiru aplikazio audio grabaketarako:

 

Qwaz Audio (iOS, $24,99)

Nahiko profesionala. Abiadura pertsonalizatu daiteke.

 

qwaz audio

 

 

Pio Smart Recorder (iOS)

Elkarrizketa batean, momentuak erraz markatzeko aukera ematen du.

Pio

 

 

3) Yallo (Android, deiak ere grabatzeko balio du)

Yallo

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer