Narratiba berria (5)

Narratiba berria (5)

Garapen teknologikoak aukera berriak ekarri ditu kazetaritzara, baita kontakizunak aurkezteko moduan ere. Posibilitate hauen lanketatik narratiba berri bat agertu da azkenaldian: ikusgarria, murgiltzailea, efektista, erakargarria…

Berrikuntzan sinesten duten eta berrikuntzarako nahiko baliabideak dituzten hedabideek heldu diote narratiba mota hau lantzeari. Bakoitzak bere ahalmenen arabera.

Lan hauen izaeraz eta neurriaz jabetzeko komeni da lan bakoitzaren atzean dauden kredituak begiratzea: kazetariak, garatzaileak, disenaitzaileak, injeniariak,… Talde lana da lan berezi hauen oinarria. Beraz, baliabide asko eta aurrekontu handiak eskatzen dituen ildoa da.

Merezi du adibide ikusgarri batzuk begiratzea.

1)  Hasteko, New York Timesek 2014an arlo honetan egindako lanak bildu ditu errazago kontsultatzeko.

NYT 2014

 

 

2) Washington Post-en adibide bat: Scaling Everest

wp everest

 

3) Ara-ren hirugarren urteurrenekoa: Tres anys de periodisme

Ara

 

4) El Pais-en A las puertas de Europa

El Pais

5) Eldiario.es-en lan berri bat: No saben que estoy viva

eldiario

 

6) BBC-ren adibide bat: A good man in Rwanda

bbc

 

7) Boston Globeren adibide eder bat Kubari buruz (audioaren erabilera da nabarmentzeko modukoa): Cuba on the cusp

Boston Globe

Jarraian, erreferentzia pare bat gaiari buruz:

7 herramientas para crear especiales de narración multimedia (Clases de Periodismo)

Digital storytelling: story types & best practices  (Mediakar)

 

Galdera: kazetari bat, bere kontura, kode jakintzarik gabe, saiatu ahal da narratiba molde honetako lan bat egiten?

Bai, horretarako tresna batzuk egon badaude. Mugatuak, baina ikasteko baliagarriak.

Jarraian, narratiba mota ikusgarri hau garatzeko bi eredu landuko dira, beti ere kazetari soilaren ikuspuntutik eta ez hedabidearen ikuspuntutik. Azkenik, era osagarrian, telefonoetara egokitutako eredu bat ere aipatuko da.

a) Eredu ikusgarri eta murgiltzailea

b) Eredu soziala (blogintzatik datorrena)

c) Eredu mugikorra

 

1. Eredu ikusgarria

a) Shorthand

shortand

 

Shorthand-ek bi aukera eskaintzen ditu: bata, Shorthand Social (lehen, Immersive), sinplea, norbanakoentzat, dohakoa, eta, bestea, Shorthand Pro, hedabide eta enpresentzat, profesionala eta garestia.

Merezi du Shorthand Social probatzea.

Shorthand Social

 

1. Twitter kontu batekin erabiltzen da.

2. Azala osatu behar da: Titularra, azpititularra eta atzeko irudia.

3. Atalak sortu.

Hiru atal mota:

a) testua

b) testua irudiaren gainean

c) bideoa

– Testua sortuz gero: oinarrizko edizioa + irudia, bideoa (Youtube) eta eframeak txertatzeko aukera.

– Irudiak eta bideoak pantaila osora jar daitezke.

– Youtubeko bideoak url-a kopiatuta txertatzen dira.

– Atalak gehitzea komeni da dinamismoa emateko kontakizunari.

 

Shortand-ek badu bere bloga tresnaren erabilpena azaltzeko: Insights.

 

Egunotan, kasualitatez, Fidel Romerok Shorthand Social erabiltzeko tutorial bat argitaratu berri du (gaztelaniaz):

 

Hona hemen Shorthand Social erabilita egindako proba bat:

 

Hona hemen ikastaroko partaideek taldeka egindako ariketak Shorthand Social delako tresna probatzeko. Denbora gutxirekin eta abilezia handiarekin egindako lanak dira.

Giza tresna digitalak

taldeka

 

Kazetaritza digitala. Tresna berrien erabilpena

taldeka

 

Teknologiaren kazetaritza edo nola erabili teknologia kazetaritza egiteko

taldeka

 

Kazetaritza 2015

taldeka

 

 

b) Beste tresna batzuk

Estilo honetako beste tresna batzuk probatu nahi duenarentzat, hoan hemen adibide batzuk:

StoryBuilder

StoryBuilder

 

Readymag

 

 

 

Readymag

 

 

Storyform

(WordPresserako plugin berezi bat)

Captura de pantalla 2015-07-11 a la(s) 10.37.02

 

 

2. Eredu soziala

Narratiba berriaren ezaugarri nagusiak osagai bisualen garrantzia, multimedia integrazioa eta nolabaiteko efektismoa da. Joera honek eragina izan du blogintzan, eta hamaika txantiloi garatu dira ikusgarritasuna helburu izanda. Beharbada, eredu soziala deitutako multzo honi ezin zaio zehatz-mehatz narratiba berria deitu, baina aipatuko den adibidea –Medium– osagai berriak ekarri dizkio narratibari, eta kazetaritzako aproposa izan daiteke. Diseinu aldetik, sinplea bada ere, ikusgarritasunaren teknikak erabiltzen ditu, baina bere ekarpen nagusia interaktibitatea da, horregatik deitu diogu soziala.

Medium

Medium

 

Medium-en ideiaren atzetik Twitter eta Blogger-en sortzaileetako bat dago: Evan Williams.

Berez, Medium ez da tresna bat argitalpen ikusgarriak egiteko. Ezta ere blog plataforma bat norberak bere bloga osatzeko. Hedabide global bat da, non bakoitzak bere artikuluak eta artikulu bildumak argitaratu ahal dituen, eta gainerako erabiltzaileekin elkar eragin dezakeen.

Medium-ek badu bere bloga, berrikuntzak azaltzeko eta gogoetak plazaratzeko. Bertan irakur daitekeenez,  “Medium ez da argitaratzeko tresna bat. Sare bat da. Ideien arteko sare bat, elkarren gaineran eraikitzen direnak. Eta pertsonen artekoa”.

The Story (inglesez)

La historia (espainieraz)

Hemen erabilpen gida labur bat: Lectura, un mejor lugar para leer

 

Ezaugarrien laburpena

– Twitter kontu batekin erabiltzen da

– Artikulu solteak edo artikulu bildumak (Publications) argitaratu daitezke

– Diseinu bakarra guztientzat (estetika sinple, baina zaindua)

– Artikuluetan ekarpenak egin daitezke

– Testu zatiak azpimarratu daitezke

– Azpimarratutako testuak banatu daitezke Twitterren bidez

– Erabiltzaileak elkarri jarraitu ahal diete

– Norberaren jarraitzaileei email bat bidali ahal zaie (Letters edo Cartas)

– Aplikazio erabilgarria du telefonoetarako (iOS eta Android)

 

Adibide gisa, artikulu bilduma interesgarri bat:

The Social Media Reporter

Social Media Reporter

 

 

Azpimarratutakoa banatzeko adibide bat:

 

 

Kazetaritza Digitalerako Tresnak izenburuko ikastaroaren edukia Medium plataforman ere argitaratu dugu.

Medium - ikastaroa
3. Eredu mugikorra

Ez da falta narratiba berri hau telefono mugikorretara egokitzeko saiakerarik, aplikazio bidez.

Steller (iOS)

Steller

Storyline (iOS)

3 free iOS apps for visual storytelling

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer