Sare sozialak bidelagun (2)

Sare sozialak bidelagun (2)

Sare sozialekin lotutako tresnen mundua oso zabala da. Tresna batzuk nahiko ezagunak dira (Hootsuite, Tweetdeack, Buffer,…). Atal honetan, baina, kazetari soilarentzat lagungarri izan daitezkeen tresna batzuk aipatuko dira, adibide gisa. Gehienak Twitterrekin lotuta, eta hiru multzotan banatuta: analitika, tresna osagarriak eta esplorazioa (bilaketa).

1. Analitika

Kazetariaren ikuspuntutik, tresna praktikoena eta interesgarriena Twitter-ek berak eskaintzen duena da:

Twitter Analytics

twitter analytics

Norberaren Twitter kontuarekin sartzen da. Txioen irismena ongi neurtzen du eta nahiko informazioa ematen du jarraitzaile kopuruaren bilakaerari buruz.

Beste tresna batzuk probatu nahi izanez gero:

TweetDeck (Twitter), kontuak kudeatzeko

SocialBro (analitika, marketina)

Twitter Counter (analitika)

Hootsuite (sare sozialen kudeaketa)

 

 

2. Osagarriak

Twitter-en arazo nagusietako bat, ugaritasuna da. Hau da, norberaren timeline-ean txioak pilatzen dira eta ez dago modurik denak ikusteko, eta hor sortzen da txio garrantzitsuak galtzeko arriskua. Horri aurre egiteko Twitterrek berak ez ikusitako txio hautaketa bat eskaintzen dio: “zu ez zeunden bitartean” izenburupean. Baina Twitterrek berreskuratzen duena agian ez da interesgarria erabiltzailearentzat.

Tresna batzuek, ordea, emailez bidaltzen diote erabiltzaileari bere timeline-aren bilduma bat eguneko.

Twurly

twurly

Twurly-ek erabiltzailearen denbora lerroan agertzen diren url bilduma egiten du, eta emailez bidaltzen du. Arazoa da bilduma egitean, euskarazko erreferentziak ez direla normalean agertzen. Beraz, baliagarria da nazioarteko eduki garrantzitsuak jarraitzeko.

Horrelako buletin bat bidaltzen du:

buletina 1

News.me (digg)

digg

 

Tresna honen bidez Twitter eta Facebook kontuetako aktibitate nabarmenena bildu eta newsletter bidez jasotzen da egunean behin.

Horrelako buletina sortzen du (Twitterren jarioan oinarritutako adibidea):

buletina 2

 

 

Beste tresna batek Timeline jakin batera harpidetzeko aukera ematen du, eta egunero newsletter bat bidaltzen du.

RebelMouse

RebelMouse

 

Norbanakoentzat dohakoa da.

Norberaren txioak orrialde batean biltzen ditu, nahiko dotore eta editatzeko aukera eskaintzen du. Orrialde horretatik harpidetu daiteke, pertsona horren jarduera esanguratsua emailez jasotzeko.

Rebel Mouse orria

RebelMouse posta

 

 

3. Esploratzeko

Sare sozialetan edukiak edo iturriak bilatzeko, edo joerak antzemateko tresna ezberdinak daude. Hona hemen bi adibide:

Social Media Search

Sare sozialetan bilatzeko motorra edo bilatzailea da. Interesgarria.

Social Media Search

 

#Tagboard

Tagboard

 

Google Trends

Google-en tresna ezagunetako bat. Duela gutxi, aldi berean eta sare sozialetan bilatzeko ahalmena gehitu dio. Googlen jedea zer bilatzen ari den jakiteko balio du.

Trends

 

 

Bilaketarekin lotutako beste tresna batzuk:

Topsy (bilatu eta jarduera neurtu eta alderatzeko; ez du .eus ulertzen)

Tweepsmap (jarraitzaileak geografikoki kokatzeko)

Filta (jendea bilatzeko)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer