Freelance kazetaritza (7)

Freelance kazetaritza (7)

Azkenaldian freelance kazetaritzareko tresnak agertzen hasi dira, hau da, freelance kazetariak eta hedabideak harremanetan jartzeko plataformak edota freelance gisa argitaratzeko plataformak. Freelance argazkilarientzat dauden bezala.

Mundu aldakor honetan, arretaz jarraitu behar dira esperientzia hauek, aukera berriak zabaltzeko balio dezaketelako.

Halaber, oso interesgarriak dira kazetariak elkarren artean harremanetan jartzeko plataformak.

Hona hemen hiru adibide interesgarri:

 

1) Colombio

Colombio

Kazetaritza herritar eta mugikorrerako aplikazio bat, gertaerak grabatu, kontatu, igo eta zain egon ea hedabideren bati erostea interatzen zaion.

 

2) Storyhunter

Storyhunter

 

Plataforma hau, ordea, profesionala da. Argitaratzeko tresnak, ediziorako laguntza, eta banaketarako aukerak eskaintzen dizkie kazetari eta zinegile independenteei.

 

3) Hostwriter

Hostwriter

 

 

Hostwriter irabazi asmorik gabeko sare bat da, kazetariei zuzendua. Mundu osoko lankideak konektatzeko helburua du. Profesionalak bilatzeko balo du, ikerketarako eta elkarlanerako.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer