Berria Astekaria Durangoko Azokan

Berria Astekaria Durangoko Azokan

Berria Astekaria aplikazioa aurkezteko aukera izan dugu Durangoko Azokako Kabi@ gunean. Kabi@-rentzat hedabideen eguna izan zen. Proiektuak [teknologikoak] aurkezteko espazioa eta unea. Lagunen arteko arratsalde atsegina pasatu genuen, joan den abendauren 7an. Aitor Abaroak Gaztezulo berritua aurkeztu zuen, Sergio Labaienek Ahotsa.info proiektua, Luis Fernandezek Mugikaria aplikazioa, Lander Arbelaitzek Argia-ren apustuak eta asmo berriak, Joxe Rojasek Tokikom-en proiektuak, eta nik Berria Astekaria aplikazioa eta asmo berriak. Aurkezpenen ondoren, gogoeta saio labur bat egin genuen hedabideen etorkizunari buruz, Xabier Landabideak gidatuta.

Berria Astekaria aplikazioa artikuluak sakeleko telefonoetara eramateko pentsatuta dago. Baina ez artikulu guztiak, baizik eta antologia bat, asteko artikulu aukeratuekin osatutako bilduma bat. Kalitatea, diseinua eta erabilerraztasuna uztartzen ditu Berria Astekariak. Asteko ezinbesteko artikuluak ez galtzeko aukera bat eskaini nahi du. Berria Astekaria urriaren 8an plazaratu zen Google Play eta App Store dendetan. Lehen bi hilabeteetan, 1.578 lagunek instalatu dute aplikazioa (%74k Android bertsioa eta %26k iOS bertsioa). Jarraian, aurkezpenean erabilitako diapositibak ikus daitezke:

 

Berria Astekaria aplikazioaren aurkezpenari buruz, bideo erreportaje laburra egin zuen Lara Madinabeitia BerriaTBko kazetariak:

Azkenik, arratsaldeko saioarekin lotutako txio sorta bat. Eskerrik asko entzuleei, Kabi@ko antolatzaileei, solaskideei eta Durangoko Azokari.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer