Kategoria: hedabideak

Harpidedunak, etorkizuneko gakoa

Harpidedunak, etorkizuneko gakoa

‘Euskal espazio komunikatiboa. Aukera eta erronka’ izenburupeko jardunaldia egin berri da Bilbon, Ezkerraberri fundazioak antolatuta. Gogoetak plazaratzeko aukera eman du eta gogoeta egiten jarraitzeko akuilu izan da. ‘Eraldaketa-garaiaren aurrean, zer?’ goiburuko mahai-inguruan parte hartzeko aukera izan dut, Iñaki Soto (Gara), Lourdes Perez (El Diario Vasco), Pedro Gorospe (El Pais) eta Lontxo Saiz (Eitb) mahaikideekin batera,…

Read More Read More

Lehen zenbaki haiek (#Egunkariak25)

Lehen zenbaki haiek (#Egunkariak25)

1990eko abenduaren 5era, hau da, Euskaldunon Egunkaria-ren benetako lehen alea egiteko unera, estu samar iritsi ginen. Hori da, bederen nire oroitzapen lausotua. Probak egiteko denbora eskasarekin, egunkari bat argitaratzeak eskatzen duen makineria  handia ongi koipeztatu gabe. Gehien gehienentzat lehen aldia zen egunkari batean kazetari aritzea. Hala ere, bagenekien atera egingo zela, biharamunean kioskoetan izango zela lehen…

Read More Read More

‘Zuzenean’: berehalako informazioa, zuzeneko kontakizuna

‘Zuzenean’: berehalako informazioa, zuzeneko kontakizuna

Gertatu ahala, kontatu. Internetek izugarri erraztu duen kazetaritza. Irratigintzan eta telebistan lantzen zen berehalakotasuna jauzi handia egin internet, streaming eta sare sozialei esker.  Hedabideei erronka handia ekarri die. Gertatzen ari dena gertatu ahala azkar kontatzearen balioa handitu delako. Azkar eta zorrotz, jakina. Eginkizun horretarako, formula egokiarekin asmatzeak berebiziko garrantzia du. Gaur aldi bereko kontakizuna egiteko…

Read More Read More

Nire aurrekariak (#Egunkariak25)

Nire aurrekariak (#Egunkariak25)

Euskaldunon Egunkaria-ren sorreraren 25. urteurrena gertu dagoela [abenduaren 6an, Durangon ospakizun ekitaldi bat izango da], atzera begiratu eta oroimena astintzeko ahalegina egin dut. Orduko begirada berreskuratu nahi izan dut, garai bakoitzak bere kodeak dituelako. Izan ere, maiz desitxuratzen dira oroimenak, garaiko egoeratik eta bizipenetatik urruntzen direnean.  Beraz, oroitzapenak freskatzeko nire aurrekarietara jo dut: Euskaldunon Egunkaria sortzear…

Read More Read More

‘Esatea libre’ saioa Kataluniaz, 11TBn

‘Esatea libre’ saioa Kataluniaz, 11TBn

Hamaika Telebistako Esatea Librea saioak bereziki Kataluniako egoera jorratu zuen atzo. Iñaki Soto Gara-ko zuzendaria eta biok aritu ginen eskuz esku, Irati Sarasua 11TBko kazetariaren gidaritzapean. Bi solaskide baino ez izanik, mahai-inguru berezia izan da. Ez ginen buruz buruko esku pilota partida baten antzera, elkarren kontra. Bi bertsolarik osatutako saio baten antzera ibili ginela esango nuke.…

Read More Read More

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer