egunero argitzen duelako…

“Egunero argitzen duelako, hil arte bizi”

Hau da nire BERRIAko blog ‘berri’ honetarako erabaki dudan lema. Egunerokotasunean sartuta bizi garenez normalean ez gara kontziente honetaz; egunero argitzen du, bai, baina guk ez dugu egunero argitzen ikusten jarraitzeko betarik izango. Beraz, argitzen duen aldiro gozatu behar dugu, hau da, hil arte bizi.

Tamalez, ezagutzen ditut, mundu honetan hilda dauden pertsonak, bizia, behar baino lehen amaitu dutenak, ez dutenak eguna argitzearekin gozatzen, eta hori benetako heriotza baino krudelagoa dela iruditzen zait.

Nire ‘bizio’ handienetako bat egunsentiak ikustea da, gogoko ditut eguzki ateratzeak, gogoko dut eguna hastean jasotzen den energia xurgatzea. Une horiek nire mugikorraren kamerarekin gordetzen saiatzen naiz, egunsenti horietaz gozatu ezin dudanean eskura izateko, badakit ez dela gauza bera baina niri asko laguntzen dit.

Eta hori izango da blog berri honetan transmititu nahi dizuedana: nire barruko gogoetak, beldurrak, kezkak, pozak eta trixturak. Azkenean bizitza hori baita, emozio-koktel zoragarri bat.

Esandakoa…. egunero argitzen duelako…

…. eta…argitzen duen bakoitzean aukera berri bat dugulako ….

…. hil arte BIZI!

Itxaro

 

3 thoughts on “egunero argitzen duelako…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer