Gaxi eta Maialen

Aste honetan burutik kendu ezinik nabilen bi izen… Gaxi eta Maialen

Idazten jartzearekin batera gure amak duela 21 urte idatzi zidan gutuna etorri zait burura, bere lekuan sentitzen bait naiz moduren batean, bere mina sentitzen baitut barru-barruan.

Gaxi eta Maialen, baina beste hamaika izen ere izan litezke (Ainhoa, Irene, Markel…); haur, gazte eta ez hain gazte, infernuko zuloan sartuta.

Biak, Gaxi eta Maialen, sufritzen ari dira, asko!. Kanpotik oso ondo ulertzen ez den sufrimendua. Eta nik berriz, barru barrutik ulertzen diedana.

Inpotentzia sentitzen dut, amorrua, jakin badakidalako ezin diedala lagundu. Beraiek egin behar dute lan guztia. Eta aurreneko lana, zailena, kanpokoen laguntza onartzea da. Jatea eta pixua irabaztea. Hainbesteko beldurra ematen dien bi gauza. Behin pixu minimo bat izanda burua hobeto izango dute eta. Baina nola ulertarazi hau beraiei?

NORBERA MAITATZEAREN GARRANTZIA artikuluan idatzi nuen bezala:

“Duela 2 urte arte edo, ‘sendatu’ ezina zela pentsatzean nuen. Baina orain badakit bertatik ateratzea posible dela”

Nik lortu badut, beraiek ere lor dezakete.

Egunero argitzen duelako eta egunero argitzen ikusteak merezi duelako…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer