homo-hetero-trans-…
Aniztasuna aldarrikatzen dugu. Aniztasuna alde guztietan. Aniztasuna pertsonen izaeretan, aniztasuna sexuan, aniztasuna arrazetan eta aniztasuna ideologietan.
Aldarrikapen asko ordea axalean geratzen dira. Oso liberal eta progreak garela uste dugu baina askotan hori besterik ez da: ‘ustea‘ (eta tamalez…usteak erdia ustel!).
Inguruko ‘mito’ asko erori zaizkit. Itxuraz gauza bat eman eta izatez beste bat suertatu direnak. Aniztasunaren aldeko hitzak ahoan eta beraien bihotzak askotan traizionatu dituenak.
Hitz egitean denak gara ‘guay’-ak, denak askeak eta irekiak. Ekintzetara joaten dator ordea egia, errealitatea. Ekintzek erakusten bait digute benetan gure barruak sentitzen duena.
Hitzetatik ekintzetara pasa behar dugu, aniztasun honi benetan dagokion lekua emateko. Bakoitza den bezalakoa izateko askatasuna izan dezan, inoren begiradatik ezkutatu behar izan gabe.
Aurrekoan 10 urteko alabak eman zidan lezioa, “ama, zer dela eta bi nesken bikotea ikusita, ‘horiek lesbianak dira’ esaten duzue eta ez ‘horiek bikote dira?’ ez al dira ba denak bikote?”
Ez al gara ba denak pertsonak?
Egunero argitzen duelako…
eta bizitza kolore askoz osatuta dagoelako….
garen bezalakoak ASKE izan gaitezen!
Aniztasuna “palabro” bat da. Bereizketak daude. Eta errespetua, onarpena….eta denen gainetik MAITASUNA. Honek denak ditu berarekin.