#40

duela 2 urte idatzi nuena gogorarazi dit sare sozial batek…

“Bihar 38 urte beteko ditut. Azkeneko urtea oso ‘intentsoa’ izan da. Terapian hasi naiz. Terapian, bai. Orain arte bizi izan ditudan etapa batzuk ixteko beharra sentitu dut, eta horretarako atzera buelta egin eta orain arte pasa dudana poliki-poliki berriro atera, analizatu eta ulertu dut.

Dena bir-bizi eta aurretik pasatako gauzek orain naizena nola eraiki duten ulertu dut.

Ulertze hori gogorra izan da. Pasa ditudan gauza asko ahaztu nahiko nituzke, eta ahaztu nituen asko berriz, berriro bizitzea tokatu zait.

Azken aldi honetan lagun eta ezagun asko joan zaizkit ondotik; istripu, gaixotasun, haserrealdi… hor ikusten da bizitza zein krudela eta bihozgabea izan daitekeen batzuetan. Gainera, errealitate bat da, ezer ez da betiko, eta gu ez gaude hemen betirako. Egunen batean gure ordua iritsiko da, eta noiz izango den ez dakigunez, bizi garen bitartean ahal den hoberen bizi behar garela pentsatzen hasia naiz.

Gauza ez da ‘paso de todo’ egitea, ez. Benetan garrantzitsuak diren pertsona eta gauzei indarra ematea da oinarria. Egunerokotasunean bizi, gustuko ditugun gauzak egin, paseatu, bidaiatu, deskantsatu, eskulanak egin… zerk betetzen gaituen detektatu, nolakoak garen ezagutu, mina egiten digun horretatik urrundu, bakarrik egoten ikasi….eta batez ere, gure buruari denbora eskaini.”

Bihar 40 urte beteko ditut. Badakit zenbaki bat besterik ez dela, baina niri ‘muga‘ moduko honek bertigo pixka bat eman didala onartu behar dut.

40 urteak, eta batez ere azkeneko 20ak pasa diren abiadurak beldurtzen nau… badakit etapa zoragarri baten aurrean nagoela. Alabak koxkortzen hasiak dira, ni inoiz baino hobeto nago, gauzak egiteko ilusio eta indar handia daukat… baina bada hor zerbait 40 urte horiek sortarazten didatena… ez nuke beldur hitza erabiliko, sentitzen dudana ez bait da hori…

 

egunero argitzen duelako….

 

eta egunero bizitzaz gozatzen jarraitu nahi dugulako…

 

10, 20, 30, 40, 50, 60, 70, 80, 90…100! izan…. saia gaitezen uneak gozatzen :

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer