Kontatu gabeko mila gauza

Gaur nire urtebetetze eguna da (uztailaren 4a), duela 40 urte atera ninduten gure amaren sabeletik. 4. eguna, 7. hilabetea, egun polita mundura etortzeko. Beste guztiok bezala, ez dut egun horretako gauza gehiegi gogoratzen. Amak kontatu zidan gauza bakarra, bere besoetan jarri ninduten momentuan buruan zauri bat nuela izan zen, medikuek ez omen zioten ezer esan, baina zesarea egiteko momentuan, egindako ebakitxo bat neukan buruan, merkromina gorriaz ‘ondo’ kamuflatuta.

Egun horretaz eta jarraitu zuten beste egun eta hilabeteez gehiago jakitea gustatuko litzaidake, baina tamalez ezin dut. Horretarako nuen denborak ihes egin dit. Beti bezala, ez gara konturatzen kontatu gabeko mila gauza ditugula gordeak, interesatuko zaion pertsona horri esan gabe… horretarako egokia izango den, eta agian iritsiko ez den egunaren zain.

Egunero argitzen duelako…

baina egunero maite ditugun pertsonak ondoan ez ditugulako….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer