´kasi´ jun naiz zuengana
2017/07/05
gaur ‘kasi’ jun naiz zuengana. Ordiziako ferian ikusi zaituztet eta betiko ohitura lez, bi muxu ematera joan naizenean gogoratu naiz aspaldi zuen bizitzetatik nola bota ninduzuen
barruak estutu zaizkit eta irrifar triste bat ateraz agurtu zaituztet
nire barruan zuei besarkada bana emateko gogoa/beharra sortu zait, aspaldian bezala zuen babesa sentitzeko beharra… eta modu batera, zuek ere gustura besarkatuko ninduzuela sentitu dut
ez litzaidake zuekin azkeneko besarkada bat elkarbanatu gabeko bizitza izatea gustatuko
egunero argitzen duelako…
denborak zauriak sendatu ditzakeela pentsatzen dudalako…