Gorputzak hitz egiten duenean…
Urte batzuk badaramatza nire gorputzak garrasika. Ezker aldea lo sentsazioa izatetik artikulazioetako mina izatera pasa zen duela pare bat urte.. baina nik entzun nahi ez.
Artikulazioekin nahikoa ez eta tendoi eta muskuluetara pasatu da orain. Ez da min konstantea, baina bai ‘puñeteroa’. Tarteka oso mingarria izaten da eta beste batzuetan berriz eramangarria.
Azkeneko ‘brotea‘ ordea ikaragarria izan da. Nire Behobia korri egiteko esperantza guztiak zapuztu dizkit. Entrenatzen hasi bezain pronto.. ‘baina nora zoaz astakiloa?’ esan ez dit ba nire gorputzak.
Oraingoan entzun beharko diodalakoan nago. Agian deskantsu kontua da. Gorputz zein buru deskantsua. Agian erritmoa jaisteko garaia… batek daki!
Ariketa fisikoa beharrezkoa dudala badakit, urte asko egon bait naiz geldi, ezer egin gabe eta gorputzari merezi duena eman gabe (ez elikagai aldetik, eta ez kirol aldetik). Poliki hasi naiz, baina agian polikiago jarraitu beharko dut; gorputzari entzunez eta bidaltzen dizkidan seinaleei kasu eginez. Pentsamendu zein emozioak zainduz, geldiuneak eginez…
..egunero argitzen duelako…
entzun diezaiogun gorputzari, entzun diezaiogun bihotzari, errespeta gaitezen, mima dezagun geurea.
Eutsi goiari!
ez baikor ez ezkor, atxik zeureari!
Eta zuk, zenbat urte dituzu?
Nik nahiago dut erantzun
metroan 10 begiradek irribarre eginarazi didatela.
Esandako 2 “maite zaitut” suizida ditut,
Bai bainekien aurrean nuenak ez ninduela maite.
14 besarkada ahaztezin ere baditut,
horietako 3 errepikaezinak.
35 inguru “sentitzen dut” ditut,
eta horietako batzuek ez ninduten barkatu.
5200 musu ditut,
baina 3 bakarrik gogoratzen ditut.
Amaigabeak ziruditen 4 uda ditut,
eta hotzegiak, bakartiegiak eta tristeegiak diren 2 negu.
Lorik gabeko 75 gau ditut,
Eta axolarik ez zuten gauzetan
alferrik galdutako malko batzuk.
Zenbait urtetan negar egitea merezi zuen gauza bategatik
2 malko oso mikatz ere baditut.
150 barre-algara
airea kenarazten duten horietakoak
eta buruko mina jartzen dutenak,
eta konpromisozko 10 irribarre.
Askoz ere beranduago ulertu ditudan
3 aholku jaso ditut.
Egon nahi ez nuen 2 ohe ditut,
eta egunsenti batean bertan egoteagatik
edozer emango nukeen ohe 1.
Berriro ere egingo nituzkeen 5 akats ditut,
eta egin izanaz asko damutzen naizen 2.
Gorputz osoko 2 hotzikara ditut…
Ezin konta nitzakeen 200 film eta kanta.
71 arratsalde ditut liburu bat irakurtzen parke batean
bizitza eta jendea pasatzen ikusiz…
Inoiz esan nahi ez nituen 2 agur ditut…
Beharbada egunen batean esango ditudan
gauza asko ditut,
eta askoz ere gauza gehiago
isildu behar izan nituzkeenak.
Jakin nahi duenarentzat
hori da nire adina,
eta ez dut ideiarik ere
zenbat urtetan sartzen den hori guztia.
ZORIONAK!
Pingback: urte amaiera…. – Egunero argitzen duelako