Musika

Musika jarri diot gaurko egunari.

Iraganera bidaia egiteko gogoz esnatu naiz. Iraganera, oroitzapen goxoen bila. Gorputzak eskatu dit.

Youtubera sartu eta hortxe hasi naiz, atzetik aurrera, gertuen ditudan oroitzapenak aurrena…

…eta akorde batzuk nahikoa izan dira ni etxe-zulotik urrunera joateko.

Aspaldi sentitu gabe nituen irriak, besarkadak eta begiradak etorri zaizkit. Musikak duen indarra ikaragarria da.

Ez dut nere historia musikala egin oraindik (egin beharko nuke), agian zahartzaroan burua galtzen hasten naizenean musika hori entzun eta une goxo horietara itzultzeko aukera bat izango da.. orduan ere egunak argituko du eta!

 

 

One thought on “Musika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer