Ametsak beteaz…

Ametsak beteaz, pausuak emanez, bagoaz aurrera.

Duela 5 urte gurasoei omenaldi bat egiteko asmoz sortu zen idazlan lehiaketa bat aurten liburu bihurtu zaigu.

Saridunen gutunak argitaratzearekin (www.ttiklik.eus) bakarrik lasai geratu ez ginela eta, eskuartean geneukan altxorra pertsona guztiei helarazteko modu bat izan da liburu honen edizioa. Balio handiko gutun asko, emozio eta sentipenez beteak jaso ditugu urte hauetan zehar eta horixe da GURASOEI GUTUNA liburu berria: barruak ondo nahasten dituen material emozionala.

Hemen eskuratu dezakezue: http://bizieskola.eus/produktua/gurasoei-gutuna-liburua/

GURASOEI GUTUNA LIBURUA

Eskuartean duzun hau…

Eskuartean duzun hau ez da ohiko liburu bat, eta ez du izateko asmorik ere. Eskuartean duzuna, bihotzeraino heltzen diren gutunez osatutako bilduma bat da. Azken lau urteotan GURASOEI GUTUNA idazlan laburren lehiaketan parte hartu duten ehunka gutunen artean aukeraketa zail baten ondoren, gutun sakonenak, gutun sentituenak, aukeratu ditugu.

Emozio eta sentimenduen lanketa burutzeko material baten aurrean zaude; bakarka aurrena, eta konpainian ondoren, gutunak banan-banan irakurri eta eragiten digutena aztertzera gonbidatu nahi zaitugu. Seme-alabekin, edo ikastetxean ikasleekin, emozioak eta sentimenduak lantzeko ate berri bat ireki berri duzu.

Gutun hauek aukeratzea ez da lan erraza izan, jasota geneuzkan gutun guztiak berriro irakurri ditugu eta. Barruak nahastuta, negar asko eginda, eta egun batzuk pasa ondoren labetik atera berri dagoen material hau zuretzat baliagarria izatea espero dugu, guretzat hala izan da eta.

GURASOEI GUTUNA ekimena, auto-istripuz galdu genituen gurasoei idazteko aitzakia moduan sortu zen 2013. urtean. Urte horretan, gure gurasoek istripua izan zuteneko 15. urteurrenean, omenaldi bat egiteko asmotan jarri genuen martxan idazlan lehiaketa hau.

Hitz batean esanda, gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera da GURASOEI GUTUNA ekimena.

Juanita Amundarain Otegi eta Juan Miren Mendizabal Benito. Zuentzat eta zuengatik. Gure gurasoengandik hasi eta besteen gurasoenganaino.

Besterik gabe, gozatu, dastatu, ikasi, eta sentitu hemen barruan aurkituko duzuna.

Itxaro

GOIERRI TELEBISTA:

http://www.gitb.eus/azken-berriak/10156-gurasoei-gutuna-liburu-bilakatu-da 

IRRATIAN 20. minututik aurrera (Segura Irratia):

http://iratigoikoetxea.blogspot.com.es/2017/11/itakagurasoei-gutuna2017-11-11.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer