Durangoko Azoka 2017

Durangoko azoka beti izan da berezia gure etxean. Urtero, txiki-txikia nintzenetik, han izan gara, gurasoekin, azoka bisitatzen. Urte guzti hauetan azokak izan duen aldaketaren ikusle izatea tokatu zaigu, hazten eta indartzen joan da, gu bezala. Eta aurten, bertan egoteko aukera sortu zait.

Gurasoekin nuen ‘zor’ txiki bat kitatu dudanaren sentsazioa daukat. Non, eta Durangoko Azokan egin diet omenaldia, noiz, eta ezkondu zirela 45 urte beteko ziren egunaren bezperan.

Gurasoak galtzea beti da gogorra. Guk gazte galdu genituen.. eta nahiko modu traumatikoan gainera. 19 urte pasa behar izan dira beraiekin neukan zor txiki hau kitatzea lortu dudan arte.

Omenaldia gutun moduan etorri da, liburu baten formatuan. Barruak asko mugitu dizkigun proiektu bat izan da, beste askori ere mugituko dizkiena.

Liburu honek, nire barrenak ez ezik, beste askoren barrenak askatzeko balio izan du. Gutuna igorri digun pertsona bakoitzak barnerako lan-sakona burutu du eta mamu askori erronka bota die. Beraiek gainditzeko prozesuak irekiaz. Gutun bat idazteak ez ditu barrenak bat-batean sendatuko, ez, baina sendatze prozesua hasiko du eta horretarako bidea erraztuko digu.

Harro nago egindako lanaz, harro nago bidelagun izan ditudan lagun guztiez, harro nago gutuna idaztea lortu duten pertsona guzti hauetaz eta batez ere, harro nago izan ditudan gurasoak izateaz.

Izan zirelako gara eta…

Egunero argitzen duelako, eta egunero dugulako maite dugun horri omenaldia egiteko aukera.

 

ESKURATU LIBURUA: HEMEN


☞ GURASOEI GUTUNARI BURUZ (edikeus)

(…) Itxaro unibertsitatean ezagutu nuen, hobeto esanda, unibertsitateko lehenengo egunean eta dagoeneko urtetxo batzuk pasa dira… eta a zer nolako urteak! momentu polit eta dibertigarri asko pasa ditugu elkarrekin baina berarekin ere nire bizitzako momenturik gogorrenetariko batzuk pasa izan ditut, eta gogorrak izan baziren niretzat, pentsa zer izango ziren berarentzat lehenengo pertsonan bizi behar izan baizituen. Hala ere, eta nahiz eta erraza ez izan, gertatu zaizkion ezbehar guztiei aurre egiteko indarra topatu izan du, berak pentsatzen duena baino akoz gogorragoa baita, berez, esagutzen dudan pertsonarik gogorrena da. (…)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer