korapiloa

Gaur triste esnatu naiz. Nekatuta. Ikeragarrizko negar egiteko gogoarekin.

Egia izango da, tristurak idaztera naramala… hemen zerbait jartzeko beharra sentitu det.

Aurrekoan hau idatzi nuen:

ZE ONDO GAUDEN…

 

eta nolako egia den!

Urtarrila mugituta hasi dut. Osasuna berreskuratu dudan arren, gaixoaldiak sortu didan nekea gainditzea gehiago kostatzen ari zait; eta nekeak, niri behintzat, tristura ekartzen dit.

Tristura edo/eta melankolia, aurrekoan Goierri Telebistako elkarrizketa honetan [Ikusi Irratia – Itxaro Mendizabal] esaten nuen bezala, askotan ez da tristura sentitzen duguna, baizik eta melankolia.

A! ze gauza ona den emozio bakoitzari izena jarri ahal izatea!

Eta melankoliak beti iraganera narama… eta iraganak melankolia gehiago dakar.

Egunero argitzen duelako… gaur ere eguna argitzerako melankolia honen laguna egingo naizelakoan nago 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer