naizena

Duela urte bete nire bizitzan zehar isten joan naizen aterik pisutsuenetako bat istea lortu nuen. Publikoki zein pribatuki urte askoan gainean eraman dudan motxila ireki eta traste zaharrak kentzeko aukera izan nuen.

[honekin lotuta — MAMUAK]

Gaur atzera begira jarri naiz eta konturatu naiz egun horretan agur esan niola hainbeste urtez nirekin eraman nuen karga handi bati.

Ur Handitan

Gaur, atzera begiratu, eta badakit ez naizela iazko sanbalentin eguneko emakume hori. Aldatu naizela esatera nindoan, baina ez, NI naiz, ni autentikoa azaldu da berriz. Gaineko kapak kendu eta barruan naizen pertsona hori atera da. Hainbeste urtean gorrotoa nion ume hori agertu zait muturren aurrean, eta oraingoan gorrotorik gabe begiratu diot. Ez bait dut, barruraino sartuta ere, izan nintzen eta naizen haur hori gorrotatzeko arrazoirik topatu.

Orain beste begi batzuekin begiratzeko gaitasuna daukat, onarpenetik hasita,  kritikarik gabeko begirada. Nire akats eta bertuteekin, hori bait naiz ni, pertsona bizia, aktiboa, saltseroa, gauzak ikasi eta egitea gustatzen zaiona. Pasa diren 12 hilabete hauetan, nire izaera berreskuratu dut, naizen (nintzen) hori izatea lortu dut.

Ze ona den askotan gelditu ahal izatea, nor garen konturatu, zer gustatzen zaigun hausnartu eta gustuko gauzak egiteko aukera izatea. Ze polita den gure barruko umea mimatu ahal izatea. Zein polita den aske sentitzea (eta izatea).

Egunero argitzen duelako, eta egunero dugulako gure barrura begiratu eta garen altxor horretatik harribitxi berri bat ateratzeko aukera.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer