Morriña

Aspaldian idatzi gabe nengoen… azkenean egia izango da tristurak idaztera naramala… tristura edo ‘morriña’, ez dakit seguru zer den orain sentitzen dudana.

Hilabete honetan bi alaben urtebetetzeak izan dira. Alaba-ama zilborreste hori oraindik tinko senti arazten didaten bi egun. Ama da egun hauetan gehien faltan dudana. AMA. Zein hitz handia. Zenbat goxotasun eta era berean zenbat min dakartzan hitz horrek nire barrura.

Aurten 20 urte bera gabe, 20 urte biak joan zirela, 20 urte! azkar pasa zaizkidan urteak, baina momentu honetan geldo eta pisutsu sumatzen ditudanak.

Ene… atzera joateko aukera izango banu, sikiera instat batean beraiekin egoteko parada izango banu… Ez dakit zerbait esateko gai izango nintzatekeen, baina besarkada handi bat emango nieke. Arnasik gabe uzten duten besarkada estu bezain goxo horietako bat. Zenbat maitte ditudan esateko hitzik behar ez duen besarkada horietako bat…

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer