korrika +1

Bihar nire urtebetetze eguna da. 40+1 urte egitera noa. 40+1 bihar, eta 1 urte+1 egun gaur, korrika egiten hasi nintzenetik.

Erronka baten aitzakia hartuta, 40 urtez kirola ezagutu ez duen gorputz hau martxan jarri nuen, behin Behobia-Donostia lasterketa eginda utziko nuela pentsatuz… baina a ze sorpresa nirea… korrika egite honi gustua hartu diodala… errepidean ezik, urte honetan mendia ere probatu dut, eta gorputzak modu batera sufrimendua ezagutu badu ere, onurak gehiago direla konturatu naiz.

  • Indartsuago sentitzen ditut nire burua eta gorputza.
  • Gehiago eta hobeto jaten dut (hau, 20 urtez anorexia pasa duen batentzak zein garrantzitsua den irudikatzea ez da zaila).
  • Gusturago nago nirekin, ondokoekin, bizitzarekin.
  • Korrika ibiltzeko gai naizela ikusteak, beste gauza asko egiteko kapazidadea badudala pentsatzera eraman nau, eta halaxe nabil, laister beste ikasketa batzuk hasteko puntuan.

eta honela jarraituz zerrenda asko luzatuko nuke…

ez dakit zenbat iraungo didan honek, baina momentuz urte bat egin dudala ospatzera noa; ospatzekoa da eta!

egunero argitzen duelako, eta egunero dugulako zerbait berria egiten saiatzeko aukera

Itxaro

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer