denok batera arraun egitearen garrantzia
Iazko ikasturtean, gure alabak 5.maila egin behar zuenean bere irakasle berriarekin izan genuen bilerak markatuta utzi ninduen.
Bilera hasieran garbi utzi zigun kontziente zela gure seme-alabak zirela etorkizuneko helduak eta bera zela modu batean horren arduradun. Ikasturtea aurrera joan ahala, ezin hobe erakutsi zigun bere lanean benetan sinisten zuela. Gure alabak ikasturte horretan ikasi zuen gehiena ez dator liburuetan. Gatazkak kudeatzen ikasi zuen, lagun artean egoten, talde-lana egiten, ondokoa errespetatzen eta enpatia izaten.. eta ikasturtean zehar ikusitako gaiak memorizatu gabe betirako barneratzen.
Ikasturte polita bezain potentea izan zuen irakasle honek.
Aurten gure artean izango ez genuela jakitean, bere ikasle batek baino gehiagok negar-saio ederra egin dutela badakit, eta guraso askok tristura handia sentitu dugula ere. Aurten dagoen ikastetxeak ikeragarrizko zortea izango du eta tokatu zaizkion ikasleek zer esanik ez!
Eskerrik asko, Erik! segi zure lanean sinisten eta ez galdu inoiz duzun ilusio hori!