Agurrik ez, Luken

Ez dakit zer dela eta baina mundu honetan pertsona batzuekin konexio bereziak izaten ditugu. Nire lagun baten aita bezala ezagutu zintudan duela urte batzuk eta hasieratik maite izan zintudan, nire lagunaren aita, eta nire alaben lagunen aitona moduan. Aprezio berezi hori ezagutu ginen egun beretik sentitu nuen. Kalean topo egiten genuen bakoitzean gustura entzuten nituen zure istorioak, zure baratzeko kontuak… Hasiera batean asko koinziditu genuen, nire alabentzako beti zinen aitona-Luken, gurearen faltan zuri ezarri nizun titulu potolo hori. Polita zen alabei entzutea, aitona Lukenekin eon gea!

Azken aldian ez degu asko topo egin, kotxez pasatzen ikusi zaitugu, baratzera bidean, seguru. Gaixo zeundela jakin genuenean bihotz barruan zerbait puskatu zitzaigun, eta orain, gurekin ez zaudela esan digutenean, zulo ikaragarria utzi diguzu barruan.

Asko maite zaitugu Luken. Jakin dezazula beti egongo zarela gure bihotzean, hemen utzi dituzun seme-alaba eta bilobek oso ondo daramate barruan zure indarra. Beraiek dira zure altxorra.

Agurrik ez Aitona-Luken,

begi-urdiñ hori

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer