Motxilarekin bueltaka

Eguberriek beti uzten didate bihotzean markatxo bat eta aurten ere ez da gutxiagorako izan. Hilabete daramat bizkarreko mina ezin kendu, bizkarraren goikaldean, bi aldeetan dut mina, leporaino iristen da, bizkarrean egur tabla bat izango banu bezala sentitzen dut. Mina batez ere gauean izaten dut eta ez dit lo egiten uzten. Fisioterapia probatu det, errehabilitaziora joaten hasi naiz… baina minak hor darrai.

Azken egunetako minak, urgentzietara eraman nau, mina ezin aguantatu, inpotentzia dela eta negarrari ezin eutsi,  eta medikuari azaltzeko ere ezin, minaren minez negar batean hasi naiz eta… medikuak indizio intramuskularra jarri, botikak eman eta etxera bidali nau, eta nik negarrez jarraitu dut. Hainbetse negar egitearen jatorria zein den ulertu gabe…

Sinistu iezadazu, negar asko egindakoa naiz eta ez da erraza ni negarrez ikustea, baina oraingoan ezin negarrari eutsi

Gaur goizean, gauean lo egitea lortu dudala eta (horretarako drogatuta ere), ordenagailuan jarri naiz nire bizkarreko min honi erantzun bat eman nahian eta hau topatu dut (gazteleraz):


Quítate la mochila del dolor de espalda (cuerpomente)

La tristeza afecta a los pulmones, cuyo elemento es el Metal. El dolor se siente en la zona más alta de la espalda, hasta la clavícula. Hay que diluir la pena. Llorar es el remedio más simple. Permite abrir el pecho, llenándolo de vida.


Ene! Orain ere emozioak jokoan. Eguberrietan eutsi dudan guztia barruan enkistatuta.

Negar egitea tokatzen zait, barruak askatu eta berriro bisitan etorri den tristura hori arintzea.

Egunero argitzen duelako, eta egunero dugulako bizkarreko kargak arintzeko aukera.

Itxaro

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer