Jazarpena

Aurtengo ikasturtea zaila izan da niretzako. Publikatu ditudan artikuluen urritasuna ikustea nahikoa da… triste edo melankoliak jota nagoenean asko idazten dut, baina urdail hasieran korapiloa izanda, ezinezkoa zait barrukoa ateratzea.

Depresio txiki bat pasatu dudala ere esango nuke, baina orain, badirudi egoera horri buelta ematen hasia naizen honetan, barruak, askatzeko eskatzen didala.

Dezepzio urtea izan da, ametsen zapuztea, egindako bidearen amaierara iristea. Urte batzuk badaramatzat nire bide propioa egiten, ilusioz eta esfortzuz, nire ametsei forma emanez. Bide hau ez da erraza izan, baina gustura egiten duzunean ez da hain aldapa gora egiten.

Aurten ordea, ilusioa eta nire norabidea kolokan ikusi ditut. Nekatu naiz. Besteei begira ibili naiz urte askoan, ni ahaztuta. Egin nahi ez nuena eginez askotan, proiektuak besteentzako ateraz, eta bizkarrean dudan motxila geroz eta gehiago kargatuz.

Hain garrantzitsua ote da onartua sentitze hori, gure buru gainetik kaka egiten uzten diegula askotan?

6-7.mailan nengoenean jazarpen egoera bat jasan nuen. Gai horretaz hitz egiten nuen bakoitzean, merezi nuelako gertatu zela askotan edo nire buruak asmatutako zerbait zela pentsatzen nuen.

Benetan, urteak pasa ahala, nik asmatutako zerbait izan dela sinistu izan dut!

Ta gaur (kausalitatez, kasualitateak ez dira exititzen eta) maila horietan izan nuen irakaslearekin topo egin dut, ikastetxe hartan eta berak atera dit gaia, dena gogoratzen zuen, noiz-nun-nola hasi zen dena…eta gertatu zela egiaztatu dit. Ez, ez da nik asmatutako zerbait izan, ez, ez nuen nik sortu, ez, ez nuen merezi. Ez du inork merezi. Gezurra badirudi ere arrastaka daramatzat oraindik urte horiek, erabat kontziente izan gabe, jendearen onarpen bila.

Besteei, besteentzako, besteengatik… ni, niretasuna, nere sentimenduak zapalduz.

Jada ez naiz garai hartako umea, jada ez naiz duela urtebeteko emakumea.

EZ!

Egunero argitzen duelako, eta egunero dugulako gure buruari gehiago eskaintzeko aukera. Ez naiz (ni) gehiago zapalduko. Ez naute, ez, gehiago zapalduko.

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer