Eskelak
Baten batek erotuta nagoela pentsatuko du… baina Covid-19-aren asuntu hau hasi zen egunetik egunero Interneten eskelak ikustera sartzen naiz. Eskelak, bai. Osaba-izebaren bat hil zaidan ikusteko egiten dut hori. Garai batean oso maiteak nituen osaba-izeba horiek, herentzia miserable bat medio harremana galduta gertu bizi direnak, baina bizi ez balira bezala kaletik ikusten ditudanak.
Bizitzak behin eta berriz kolpeak ematen dizkizunean, gogortu egiten zarela diote. Nik ez dakit hori egia den. Ez dut uste gogortzen garenik… gauza da errealitate berrira errazago ohitzen garela. Azkenean beste kolpe bat gehiago, ze axola ote dio.
Nik eskelak begiratzen jarraituko dut egunero, pena handiz egunen batean beraien izen-abizenak ikusiko ditudala konbentzituta (azkarrago ni ez banoa…). Eskelak begiratuz, baina eskela horiek agertu aurretik beraien begirada berreskuratuko dudala amestuz, tanatorioan agurtu ordez, aurretik besarkadaren bat emango dugun esperantzarekin.
Egunero argitzen duelako…