Hilabetea: urria 2007

Kanputxeako ligrea

ZUZENDARI IZAN NAHI?
48 egun joan dira Euskararen Nafar Institutua ofizialki aurkeztu zutenetik, eta oraindik ez dute zuzendaririk aurkitu. Edo, bederen, ez dute zuzendari hori aurkeztu. Nahiz eta institutua erakunde autonomoa izan, Nafarroako Gobernuarena denez, pentsatzekoa da bertako zuzendariak gobernuko zuzendari nagusien maila izanen duela. Erran dezagun Nafarroako Gobernuko zuzendari nagusiek, 2007an, 57.688,54 euroko soldata gordina jasotzen dutela. Hau da, 4.120,61 euro gordin, hilean. Ez dago gaizki, e!

Halako soldata bat eskuratzeagatik bakarrik bada ere, emanen dio inork baiezkoa Carlos Perez-Nievasi?

Honatx plana horretarako gibela izan dezaketenendako: kargua hartu, sei hilabetean institutua martxan jarri (gauza praktiko guztiak abiatuz), eta horren ondotik Gobernuaren ildoaren kontra egiten hasi: euskarak ofiziala izan behar duela Nafarroa osoan; (hori egiten ez badute) eremu mistoa aunitz zabaldu behar dela; eraikinetako errotuluek eta bide seinaleek ele bitan egon behar dutela (Nafarroa osoan ez bada, eremu euskaldunean eta mistoan bederen); oposizioetan euskara jakiteak ingelesa, frantsesa edo alemana jakiteak baino gehiago balio behar duela

Continue Reading

Osasunbidea, azken putz

Eztakit Euskal Herriko bertze herrialdetan gauza bera eginen ote duten, baina, Nafarroan, bertako agintariek behin eta berriz gogorarazten digute herritar ezjakinoi nola foru erkidegoa sailkapen guztien puntaren puntan dagoen (txoria zegoen kantari, txiruliruli, txiruliruli….).

Matraka hori etengabea da. Eta benetako gauzez ari direnean, tira (adibidez, Nafarroa dela Espainia deitzen duten horretan langabezia tasarik txikiena duen erkidegoa), isildu eta irentsi. Baina datuek kontrakoa diotenean, iraingarria da lausengu uholde hori.

Konparazio batera, “osasungintza Nafarroan punta-puntakoa” dela. Garai batean izan zen; oraindik ere bada hainbat kontutan (diagnostikoan eta tratamenduan, diotenez). Baina Osasunbideko zenbait zenbakik kontrakoa erraten digute, egun. Horri buruzko txostena atera du Espainiako Ekonomia Ministerioak duela gutxi, eta benetan argigarria da. Osasunbidea azken putz dago kontu askotan, azken urteetan inork baino diru gutxiago sartu duelako Nafarroako Gobernuak horretan. Are gutxiago kontuan hartuta nola handitu den Nafarroako populazioa azken hamarkadan.

Honatx zenbait datu:

Iturria: Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioa, Espainiako Lan eta Gizarte Aferen Ministerioa eta Espainiako Estatistika Institutua

Continue Reading

Txistea dirudi

Email bidez ergelkeria anitz jasotzen dugu. Honatx horietako bat. Ez galdetu noizkoa den, ez nongoa, ezta nondik ailegatu den ere (Nafarroako kartela ez da izanen, hemen, kartelak ele bitan jartzekotan, euskarazko zatia txikiagoa eta gutxiago ikusten den kolore batean jartzen baitute; nafar euskaldunok sekulako ikusmen ona baitugu

Continue Reading

Komunista gorbatadunak

BILA ETA BILA
Carlos Perez-Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria Vianan izan zen, igandean, Nafarroa Oinezen. 100.000 euskaltzale inguru joan ziren Vianara. Argi dago kontseilariak probalitateekin jokatu nahi izan zuela, eta hainbertze euskaltzaleren artean zuzendari bat aurkitu nahi izan zuela.

Izan ere, Euskararen Nafar Institutuak zuzendaririk gabe segitzen du. Irailaren 12an aurkeztu zuten, ofizialki. Beraz, 41 egun daramatzate zuzendaririk gabe! Eta iragan ortziralean Perez-Nievasek erran zuenez, heldu den urtea arte ez dute zuzendaririk izanen. Ezetzak bertzerik ez baitituzte jaso. Hala ere, institutua lanean omen dago, nahiz eta oraindik egoitza fisikorik ez duen.

GORBATADUNAK ETA ARAUAK
Telebistako bakarrizketak egiten dituzten umorista txarren gisara hasiko naiz: zera gertatu zait honera nentorrelarik

Continue Reading

Ingelesen jakiundea

EZKUTUAN IA
Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakaria Eusko Ikaskuntzako ordezkariekin batzartu zen astelehen arratsaldean. Javier Retegirekin eta Pedro Miguel Etxenikerekin egon zen. Gobernukoei prentsaurrekoak eta agerraldiak egitea zenbat gustatzen zaien kontuan hartuta, harrigarria da nola ez zuten bilera horren berri lehenago eman (prentsa oharra 19:00etan bidali zuten). Lotsa ematen die?

Bide batez, erran dezagun Euskararen Nafar Institutuko zuzendariari dagokiola Eusko Ikaskuntzarekin, Euskaltzaindiarekin eta halakoekin bilerak egitea. Baina, a!, institutu horrek ez du zuzendaririk oraindik. Eta bada hilabete baino gehiago institutua ofizialki aurkeztu zutenetik.

Eusko Ikaskuntzakoak Jakiunde izeneko akademia aurkeztera joan ziren Sanzengana. Zientzien, Arteen eta Letren akademia da Jakiunde. Izen xelebreagorik ez zuten aurkituko

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer