Hilabetea: azaroa 2007

Euskal apologista aurreiritziduna

Edizio digital hau elikatzen duen egunkariko Jira iritzi atalean (tira, bekatua ez ezik, bekataria ere aipatuko dut nik: Uxue Apaolaza), blog honetan agertutako aipu bati kritika maniatikoa egin dio Apaolazak.

Nafarroan euskara defenditu bai baina gaztelania hutsez jokatzen duten alderdi abertzaleen artean Batzarre sartu nuen. Baina zalantzak izan nituenez, zera idatzi nuen parentesi artean: (tira, honek ez du bere burua “abertzaletzat” jotzen). Eta hala da. Batzarrekoek erraten dute “baskistak” direla (eta parentesi artean erran dezadan nik ez dakidala zehazki zer den hori, baina tira).

Eta parentesi artekoa hartu du Apaolazak nik aspaldi gainditua izan behar nukeen aurreiritzi bat dudala errateko. “Noiztik hizkuntza baten erabilerak behartzen zaitu hango edo hemengo abertzale izatera?”, galdetu du Apaolazak. Baina ni kontrako bidean ari nintzen, hain zuzen ere: zergatik euskal alderdi abertzaleek ez dute beren burua behartuta ikusten euskara erabiltzeko?

“Orduan ondoria zein da, Batzarre abertzale espainiarra dela?”, segitu du Apaolazak. Eta nik benetan ez dakidala nolatan atera dezakeen halako ondoriorik nire testua irakurrita. Nik erraten dudan bakarra baita euskal apologistek (hau da, beren burua euskal abertzaletzat dutenek) euskaraz egin beharko luketela. Eta kontua da ez dutela egiten. Eta zaku horretan sartu nuen Batzarre ere bai (nahiz eta haien burua “abertzaletzat” jotzen ez duten).

Azalpen hau eman beharrak harritu egiten nau, baina, tira, eginen dut: Nik ez dut pentsatzen euskaraz aritzen direnek euskal abertzaleak izan behar dutenik, ezta hurrik eman ere. Izatez, asko ez dira (Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari Bego

Continue Reading

Non dago ENAI?

Nafarroako Gobernuak gaur zabaldu du Euskararen Nafar Kontseiluko bi kide aukeratzeko prozesua. “Euskararen garapena helburutzat” duen Nafarroako edozein elkartek egin dezake bere proposamena (gaurko buletinean argitaratu dute; 179/2007 foru agindua da).

Horri buruzko prentsa oharrak dakarren onena bukaeran dator: “Puede solicitarse m

Continue Reading

“Navarros y vascos”

Honatx gaurkoan Iru

Continue Reading

Kazetari olinpikoak

ENAI-ko ZUZENDARIA?
62 egun joan dira Euskararen Nafar Institutua (ENAI) ofizialki aurkeztu zutenetik. Nafarroako Parlamentuko azken osoko bilkuran, Nafarroa Bairi erantzunez, Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilariak erran zuen euskararen inguruko lanekin segitzen dutela, nahiz eta institutuak zuzendaririk ez izan. Bada, zergatik ez kendu zuzendariak bertze zuzendaritza guztiei? (baietz berdin-berdin lan egiten segitu, eta diru mordoa aurreztu).
Eguberrietarako izanen ote dugu ENAIko zuzendaria?

EGUBERRIAK HASI DIRA JADA
New Yorken egonen bagina, zail izanen genuke ENAIko zuzendaria Eguberrietarako izatea, han hasi baitituzte Eguberriak jada, modu batean bederen. Turista guztiek ikusi nahi duten Eguberrietako zuhaitza ortziralean paratu zuten, Rockefeller Center eraikinaren ondoan.

Norvegiako izei handi bat da, 25,6 metro luzekoa. 7 tona pisatzen ditu. Connecticut estatutik eraman zuten New Yorkera, ez Norvegiatik. Ohi denez (aurten 75 urte egiten ditu ohiturak) azaroaren 28an piztuko dituzte zuhaitzeko argiak (Iru

Continue Reading

Euskararen apologista erdaldunak

Manuel Larramendiren eta antzeko apologisten jokabidea ez dut sekula gustuko izan. Behar-beharrezkoa ikusten dut euskararen aldeko apologia egitea (eta haren aurkako erasoak salatzea), baina apologia hori beti-beti gaztelaniaz egitea euskararen aurkako bertze erasotzat har genezake.

Nafarroan, euskal alderdi abertzaleek prentsa-oharrak gaztelaniaz bidaltzeko ohitura dute. Badira mailak, noski, eta batzuek euskarazkoak ere bidaltzen dituzte. Konparazio batera (Euskal Herrian Euskarazen azterketa sakonago baten esperoan), Aralarrek gaztelaniaz bidaltzen ditu Iru

Continue Reading

Hau ez da notizia

ZUZENDARI GALDUAREN BILA
Hau ez da notizia. 55 egun joan dira Euskararen Nafar Institutua ofizialki aurkeztu zutenetik, eta oraindik ez dute zuzendaririk aurkeztu. Gogoan izan 57.688 euroko soldata gordina dagoela jokoan.

EZ-NOTIZIAK
Rafael Reig idazle espainiarrak idatzi du Publico egunkari berrian:

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer