Kazetari olinpikoak

ENAI-ko ZUZENDARIA?
62 egun joan dira Euskararen Nafar Institutua (ENAI) ofizialki aurkeztu zutenetik. Nafarroako Parlamentuko azken osoko bilkuran, Nafarroa Bairi erantzunez, Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilariak erran zuen euskararen inguruko lanekin segitzen dutela, nahiz eta institutuak zuzendaririk ez izan. Bada, zergatik ez kendu zuzendariak bertze zuzendaritza guztiei? (baietz berdin-berdin lan egiten segitu, eta diru mordoa aurreztu).
Eguberrietarako izanen ote dugu ENAIko zuzendaria?

EGUBERRIAK HASI DIRA JADA
New Yorken egonen bagina, zail izanen genuke ENAIko zuzendaria Eguberrietarako izatea, han hasi baitituzte Eguberriak jada, modu batean bederen. Turista guztiek ikusi nahi duten Eguberrietako zuhaitza ortziralean paratu zuten, Rockefeller Center eraikinaren ondoan.

Norvegiako izei handi bat da, 25,6 metro luzekoa. 7 tona pisatzen ditu. Connecticut estatutik eraman zuten New Yorkera, ez Norvegiatik. Ohi denez (aurten 75 urte egiten ditu ohiturak) azaroaren 28an piztuko dituzte zuhaitzeko argiak (Iru

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude