Euskal apologista aurreiritziduna

Edizio digital hau elikatzen duen egunkariko Jira iritzi atalean (tira, bekatua ez ezik, bekataria ere aipatuko dut nik: Uxue Apaolaza), blog honetan agertutako aipu bati kritika maniatikoa egin dio Apaolazak.

Nafarroan euskara defenditu bai baina gaztelania hutsez jokatzen duten alderdi abertzaleen artean Batzarre sartu nuen. Baina zalantzak izan nituenez, zera idatzi nuen parentesi artean: (tira, honek ez du bere burua “abertzaletzat” jotzen). Eta hala da. Batzarrekoek erraten dute “baskistak” direla (eta parentesi artean erran dezadan nik ez dakidala zehazki zer den hori, baina tira).

Eta parentesi artekoa hartu du Apaolazak nik aspaldi gainditua izan behar nukeen aurreiritzi bat dudala errateko. “Noiztik hizkuntza baten erabilerak behartzen zaitu hango edo hemengo abertzale izatera?”, galdetu du Apaolazak. Baina ni kontrako bidean ari nintzen, hain zuzen ere: zergatik euskal alderdi abertzaleek ez dute beren burua behartuta ikusten euskara erabiltzeko?

“Orduan ondoria zein da, Batzarre abertzale espainiarra dela?”, segitu du Apaolazak. Eta nik benetan ez dakidala nolatan atera dezakeen halako ondoriorik nire testua irakurrita. Nik erraten dudan bakarra baita euskal apologistek (hau da, beren burua euskal abertzaletzat dutenek) euskaraz egin beharko luketela. Eta kontua da ez dutela egiten. Eta zaku horretan sartu nuen Batzarre ere bai (nahiz eta haien burua “abertzaletzat” jotzen ez duten).

Azalpen hau eman beharrak harritu egiten nau, baina, tira, eginen dut: Nik ez dut pentsatzen euskaraz aritzen direnek euskal abertzaleak izan behar dutenik, ezta hurrik eman ere. Izatez, asko ez dira (Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari Bego

6 thoughts on “Euskal apologista aurreiritziduna

  1. Bosco Garc

    Zure gaurkoa irakurtzen, galdera bat bururatu zait, eta bera da zergatik euskaraz komunikatu beharko luketeen abertzaleek, edo zehazkiago esanda, alderdi abertzaleek? Gustatuko litzaidake zure erantzuna jakitea.

     
    Reply
  2. zaldieroa

    Nik erantzun posible bat emango dizut: Euskaraz mintzatuz gero “aberria” gorpuzten ari zarelako.
    Ni ez naiz “aberri zalea”, “aberriak” ez direlako esistitzen. Esistitzen dena da bizitzeko modu bat eta horrek gorpuzten du ditxosozko “aberria”(horrek eta legeek noski, baina legeena jantzi dotore bat besterik ez da). Erdaraz egiten duten aberri zaleek, Espa

     
    Reply
  3. Anonimoa

    Boscori erantzunez, ni ez naiz aberri eta nazionalismo kontuetan sartuko. Baina, nire ustez, koherentziak agintzen du alderdi abertzaleek euskaraz egitea. Alderdi horiek etengabe ari baitira eskatzen Nafarroako Gobernuak euskaraz egin dezan. Eta koherentziak agintzen du auzokoari eskatzen diozuna zuk zeure etxean egitea lehenbizi, ezta?

    Okerrena da alderdi abertzale erdaldun horiek ez dutela batere lotsarik sentitzen Nafarroako Gobernuari euskara gehiago eskatzeko prentsa oharrak gaztelania hutsez bidaltzen dituztenean. Ze, lotsa izanen balute, euskaraz idatziko lituzkete, ez?

     
    Reply
  4. Bosco Garc

    Eskerrik asko zaldieroari eta Asierri zuen erantzunengatik. Beste alde batetik, Asier, beste eskakizuna egin dakieke beraz, alderdi abertzalei: Ez badute euskara erabiltzen, utzi dezatela ba Nafarroako Gobernuari (edo edozein gobernuri) euskara gehiago eskatzen, ez?

     
    Reply
  5. Uxue Apaolaza

    Hola Asier!
    Parentesi artekoak nik eman nionaren zentzu ezberdina izan dezake testuan, beharbada orduan barkamen txiki bat eskatu behar nuke; “barkatu”. Txikia diot zutabearen helburua ez zelako zuzenean zuk idatzia kritikatzea, lehendik buruan nerabilena idazteko aitzakia izan da gehien bat, eta noski, gainditurik behar lukeen aurreritziaz galdetzen nuenean ez nizun zuri galdetzen, galdera irikiagoa zen. Aurreritziak denok ditugu, eta sanoa da aurreritziak identifikatzen joatea, eta zuk aurreritzi hori ez baduzu, ongi, baina ez didazu ukatuko, egon badagoela; hori seinalatzea besterik ez nuen nahi; berriro diot parentesia jokoan sartzeko aitzakia izan dela. Badakit zure testuan ez zela Batzarre abertzale espainiartzat azaltzen, zutabean ez du halakorik jartzen, bigarren parrafoan jartzen dituenak nire ondorioak baitira, ez zureak; parentesi hori aukeratu nuenez ideiak lotzeko, bertako kontzeptuekin jolastea konkretuagoa edo zuzenagoa iruditu zitzaidan. Zabar xamar jokatu dut, beharbada kezkatzen nauen kontua delako hizkuntzaren ideologizazioa edo hizkuntzaren ikuspegi militantea, baina ez ezazu eraso pertsonaltzat hartu gizona; hurrengoan zin dagit adibideak hobeto aukeratuko ditudala.

    Besarkada bat,

    Uxue

     
    Reply
  6. Anonimoa

    BAKOITZARI BEREA

    Aurreko egunean, Nafarroako euskal alderdi abertzaleen jokabidea kritikatu nuen. Bada, Aralar, Eusko Alkartasuna, Batzarre eta EAJ alderdiak batzen dituen Nafarroa Bai koaliziotik prentsa oharra jaso dugu, gaur, Nafarroako Gobernuak Nafarroaren egunari buruz bidalitako informazio guztia gaztelania hutsez dagoela salatzen duena. Prentsa ohar hori euskara hutsez idatzita ailegatu zaigu, eta hori albistea da. Gauzak zehazte aldera, erran dezagun Aralar alderdiaren prentsa bulegotik bidali dutela, Nafarroa Bairen izenean.

     
    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude