Hilabetea: abendua 2007

Euskal Herria vs. Euskadi

Gazapo (huts) polita atera zitzaion aurreko igandeko Serio Demonion, Juan Kruz Lakastari. Euskal Herriko [sic] eta Kataluniako selekzioek larunbatean jokatuko duten partidaren karietara ESAITek egin duen iragarkia hizpide zuen Lakastak, eta, marrazki bizidunen sinopsia deskribatzen ari zela, zera idatzi zuen (eta hala argitaratu genuen): “Euskal Herriko eta Euskadiko selekzioen arteko partida hastear da”.

Eta, benetan, egunotako adierazpen sorta entzunda, badirudi bi izenen arteko partida izanen dela, eta kataluniarrak ikusle moduan etorriko direla. EAJ, nonbait, sutu egin da bere selekzio kutunari izena aldatu diotelako (ez ahantzi, gero, jeltzaleek dutela “euzkadi” hitzaren kopirraita). Horren argigarri, Jose Ramon Garai Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak gaurko BERRIAn bota dituenak.

Batzuei aurrerapausoa iruditu zaie mutilen futbol selekzioari izena aldatu izana. Ezkorren taldean sartuko naiz ni. Euskadiko Futbol Federazioak kudeatzen duen selekzio autonomikoari “Euskal Herria” izena jartzea atzerapausoa izan baitaiteke inoiz benetako Euskal Herriko selekzio bat izatea nahi dutenendako.

Aurreko bi urteetako esperientzia eskasa ikusita, aurten, Nafarroako Futbol Federazioa ez da ausartu Nafarroako selekzio autonomikoaren partida antolatzen. Baina, hurrengo urteetarako, erraz-erraz jarri diegu erregionalisteei Nafarroa Euskal Herria ez dela irudikatzeko modua. Horretarako, nahikoa dute egun berean Nafarroako selekzioaren partida antolatzea. Euskal Herriko selekzioaren partida San Mamesen, eta Nafarroako selekzioaren partida Sadarren. Ai, ai, ai, ai….

“Euskadi” hitza Nafarroan saltzerik ez dago. Nafar gehienendako, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen lurraldea izendatzeko balio du Euskadi hitzak. “Euskal Herria” hitzari dagokionez, duela ez asko arte, erregionalistek beraiek onartzen zuten hitz hori. Aingeru Epaltzak Bezperaren bezpera bere azken liburuan gogorarazi duenez, Jose Javier Uranga Diario de Navarrako garai bateko zuzendariak behin baino gehiagotan idatzi zuen “Nafarroa Euskalerriaren bizkarrezurra” zela (eta ez zela inoiz Euxkadiren parte izanen).

Orain ez du “Euskal Herria” hitza erabiltzen; demonizatzeko ez bada. Eta, bide berean, Iru

Continue Reading

Olentzerok irabazten duelarik, gaizki

Iru

Continue Reading

Bizarzuriren erakusleiho gorria

SAKELAKO TELEFONOEN GEHIEGIZKO ERABILERA
Ameriketako Fisioterapeuten Elkarteak erran du handitu direla aparatu elektronikoen erabilerak eraginiko lesioak. Batez ere, erpuruan eta garondoan izaten diren minak. Diotenez, mezu gehiegi idazteagatik eta pantailari gehiegi begiratzeagatik sortzen dira min horiek.

Continue Reading

Azanzak eraman du saria

XABIER AZANZA
2008ko Nafarroako aurrekontuen proiektuan 58.842 euro gorde dituzte Euskararen Nafar Institutuko “goi karguen soldatarako”. Pentsatzekoa da, beraz, horixe izanen dela Enaiko zuzendariak eramanen duen urteko soldata gordina. Atzo egin zuen Azanzak lehen agerraldia. Honatx bere hiru aipu:

1) [nolabaiteko menia eskatuz] “Hiru hilabete horiek behar ditut, Enai ezagutzeko. Orduan hasiko gara proiektuekin lanean”. [Lehenago lanean hasten badira ere, ez da deus gertatuko. Izan ere, irailaren 12an aurkeztu zuten Enai ofizialki, eta, ondotik, hiru hilabete behar izan dituzte horko zuzendaria aurkitzeko. Beraz, hiru hilabete gehiago eskatzea, gehiegitxo, ezta?]

2) “Euskararen Legearekin ibili behar dugu. Baina hori aitortuta, esan behar dugu aukerak badaudela legearen barruan lan egiteko”. [Xabier Azanza Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria zela, hortxe ibili ziren ikastoletakoak, Perez-Nievasekin negoziatzen, eremu ez euskaldunean dauden ikastolen egoera normalizatzen, legeztatzen. Eta lortu, lortu egin zuten. Duela ez asko, gainera. Eta, horretarako, alde batera utzi zuten Euskararen Legea. Xabier Azanzak, beraz, badu eskarmenturik Euskararen Legea aparte utzita, euskararen alde lan egiteko. Orain ere horrela jokatuko du, ala bakar-bakarrik Euskararen Lege murritzaren barnean mugituko da?]

3) “Ez dut uste Institutuak denen laguntza lortuko duela. Beti egongo da gutxiengo bat, bultzatzeko prest egongo ez dena”. [UPNz ari da, ezta?]

ETA PEREZ-NIEVASEK, GOLA
Ederki egin dugu barre, azkenaldian, Nafarroako Gobernuaren kontura. Enaiko zuzendariaren bilaketa latza dela eta, barregarri gelditu baita Gobernua. Ekintza zehatzetan gauzatu ez bada ere, nolabaiteko pultsua egon da Nafarroako euskalgintzaren eta Gobernuaren artean. Euskaltzaleen artean “morbo” eta jakinmin handia egon da, ikusteko zein ausartuko zen orain arte euskaltzaleen kritikaren jo muga izan den Gobernuarekin lan egiten. Eta barre ederrak entzun dira Perez-Nievasek honengana eta harengana jo eta ezezkoa jaso duela jakiterakoan.

Baina Perez-Nievasek Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria lortu du. Hiru hilabeteko luzapena izan duen partidan, Perez-Nievasek gol ederra sartu du, partidaren bukaeran.

Oharra: Bai, dirudienez, gurean ez da “ENAI” idatzi behar, baizik eta “Enai”. Akronimoa baita, eta ez siglak.

Continue Reading

Zuzendaria ilargian

OLENTZEROK EKARRIKO?
Gaizki zenbatu ez badut, gaur 83 egun dira Euskararen Nafar Institutua ofizialki aurkeztu zutela. Eta oraindik ez dute haren zuzendaria aurkeztu. Aurrekoan, Mikel Aranburu Zudaire hautagaiaren harira sortu zen kalapita dela eta, Perez-Nievas Hezkuntza kontseilariak erran zuen hiru hautagai zituela, eta abenduaren erdialdera jakinaraziko zuela izena. Gutxi falta da, beraz. Olentzerok ekarriko ahal digu ENAIko zuzendaria!

BORTZ URTE GEROAGO AGERTU DA
ENAIko zuzendariaren bila eta bila, eta ezin aurkitu. Aldiz, bertze batzuk haien kabuz agertzen dira. John Darwin kartzelazaina, adibidez. Hartlepool-en (Ingalaterra) desagertu zen, 2002ko martxoan, bere kanoarekin bueltatxo bat ematera joan zelarik. Aurrekoan, Londresko polizia etxe batean agertu zen, eta “Kaixo, John Darwin naiz” erran zuen. Eta duela bortz urte, desagertu aitzin, zer erran ote zion emazteari?: “Darling, kanoan bueltatxo bat ematera noa! Oraintxe nator”. Emaztea, noski, senarra itxaroteaz aspertu, eta Australiara joan zen bizitzera.

YETI IKUSI DUTE
Zehatzago, Yeti ikusi dutela erran du Nepalgo eta AEBetako esploratzaile talde batek. Eta zehatzago oraindik, Yetiren oinatzak ikusi dituztela erran dute, Everesten magalean. Halakoak, badakizue, beti Everesten magalean ikusten dituzte.

Kontua da telebistarako dokumental bat grabatzera joan zirela hara. Yetiri buruzko dokumentala da. Eta, hara non, astebetean, lau oinatz ikusi dituzte. Zerbaiten bila joan eta zerbait hori aurkitu. Ez dago gaizki. Azkenaldian, badirudi errazagoa dela Yetiren arrastorik aurkitzea, ENAIko zuzendaria aurkitzea baino.

PERE NAVARRO, LASTERREGI
Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiko Pere Navarroren auto ofiziala lasterregi zihoala harrapatu dute. Antena3 telebistako saio batekoak haren autoaren atzetik joan dira. Lasterregi ote zihoan ikusi nahi zuten. Eta, noski, aurkitu nahi zuten hori aurkitu zuten. Minutu eskas batzuetan ikusi zuten nola abiadura muga gainditu zuen autoak. Pere Navarrok ez du gida baimenik, eta berak ez du gidatzen. Beraz, Navarroren txoferra izan zen lasterregi zihoana. Baina nola zabaldu dute albistea? Bada, Pere Navarrok legea hautsi duela erranez. Nolanahi ere, badakizue… “Ez egin apezak erraten duena, egiten duena baizik. Ez egin medikuak (Pere Navarrok) egiten duena, erraten duena baizik”.

TXINATIK DATOR NOTIZIA

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer