Zuzendaria ilargian

OLENTZEROK EKARRIKO?
Gaizki zenbatu ez badut, gaur 83 egun dira Euskararen Nafar Institutua ofizialki aurkeztu zutela. Eta oraindik ez dute haren zuzendaria aurkeztu. Aurrekoan, Mikel Aranburu Zudaire hautagaiaren harira sortu zen kalapita dela eta, Perez-Nievas Hezkuntza kontseilariak erran zuen hiru hautagai zituela, eta abenduaren erdialdera jakinaraziko zuela izena. Gutxi falta da, beraz. Olentzerok ekarriko ahal digu ENAIko zuzendaria!

BORTZ URTE GEROAGO AGERTU DA
ENAIko zuzendariaren bila eta bila, eta ezin aurkitu. Aldiz, bertze batzuk haien kabuz agertzen dira. John Darwin kartzelazaina, adibidez. Hartlepool-en (Ingalaterra) desagertu zen, 2002ko martxoan, bere kanoarekin bueltatxo bat ematera joan zelarik. Aurrekoan, Londresko polizia etxe batean agertu zen, eta “Kaixo, John Darwin naiz” erran zuen. Eta duela bortz urte, desagertu aitzin, zer erran ote zion emazteari?: “Darling, kanoan bueltatxo bat ematera noa! Oraintxe nator”. Emaztea, noski, senarra itxaroteaz aspertu, eta Australiara joan zen bizitzera.

YETI IKUSI DUTE
Zehatzago, Yeti ikusi dutela erran du Nepalgo eta AEBetako esploratzaile talde batek. Eta zehatzago oraindik, Yetiren oinatzak ikusi dituztela erran dute, Everesten magalean. Halakoak, badakizue, beti Everesten magalean ikusten dituzte.

Kontua da telebistarako dokumental bat grabatzera joan zirela hara. Yetiri buruzko dokumentala da. Eta, hara non, astebetean, lau oinatz ikusi dituzte. Zerbaiten bila joan eta zerbait hori aurkitu. Ez dago gaizki. Azkenaldian, badirudi errazagoa dela Yetiren arrastorik aurkitzea, ENAIko zuzendaria aurkitzea baino.

PERE NAVARRO, LASTERREGI
Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiko Pere Navarroren auto ofiziala lasterregi zihoala harrapatu dute. Antena3 telebistako saio batekoak haren autoaren atzetik joan dira. Lasterregi ote zihoan ikusi nahi zuten. Eta, noski, aurkitu nahi zuten hori aurkitu zuten. Minutu eskas batzuetan ikusi zuten nola abiadura muga gainditu zuen autoak. Pere Navarrok ez du gida baimenik, eta berak ez du gidatzen. Beraz, Navarroren txoferra izan zen lasterregi zihoana. Baina nola zabaldu dute albistea? Bada, Pere Navarrok legea hautsi duela erranez. Nolanahi ere, badakizue… “Ez egin apezak erraten duena, egiten duena baizik. Ez egin medikuak (Pere Navarrok) egiten duena, erraten duena baizik”.

TXINATIK DATOR NOTIZIA

8 thoughts on “Zuzendaria ilargian

  1. LINO

    HETE-ROMA-RIKOIAK ETA BESTE PARA-NOA-
    IAK ALA FARANOAIAK? NOLA ZAN, ESAOSTAZU SANZ, NAFAR BASTANZ EZ BASTARD, BAIZEKETA EA NOR DEN BERE MODUEN?
    POSTSCRIPTUM: JATUTEN DOTANA NAZ, EZ SATANAS, NOR NAZ? BATEK DAKI KAKI DA.
    OAIN DALA RATO ZAPATA URRATU DOT AZENARI QUIZ

     
    Reply
  2. LINO

    AMOR AL DINERO= NERO, NERONIS DI LAPIDA ROMA, ERROMA SU EIITTEN DEU, JENDEAREN DIRUE XAHUTUTEN DEU LOTSARIK GABE, ARGI ETA GARBI QUEM VE, DAKUSAKENA ( ALA GIENA, GEHENA, GIBELA, BATEK DAKI, APAPAPAPISARI DEITTU, BERARI GALDETTU). ET-ERROMA-MARI-JAIA-KOIAK-CHUPA-CHUPA-PUS, ACH

     
    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude