Euskal Herria vs. Euskadi

Gazapo (huts) polita atera zitzaion aurreko igandeko Serio Demonion, Juan Kruz Lakastari. Euskal Herriko [sic] eta Kataluniako selekzioek larunbatean jokatuko duten partidaren karietara ESAITek egin duen iragarkia hizpide zuen Lakastak, eta, marrazki bizidunen sinopsia deskribatzen ari zela, zera idatzi zuen (eta hala argitaratu genuen): “Euskal Herriko eta Euskadiko selekzioen arteko partida hastear da”.

Eta, benetan, egunotako adierazpen sorta entzunda, badirudi bi izenen arteko partida izanen dela, eta kataluniarrak ikusle moduan etorriko direla. EAJ, nonbait, sutu egin da bere selekzio kutunari izena aldatu diotelako (ez ahantzi, gero, jeltzaleek dutela “euzkadi” hitzaren kopirraita). Horren argigarri, Jose Ramon Garai Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak gaurko BERRIAn bota dituenak.

Batzuei aurrerapausoa iruditu zaie mutilen futbol selekzioari izena aldatu izana. Ezkorren taldean sartuko naiz ni. Euskadiko Futbol Federazioak kudeatzen duen selekzio autonomikoari “Euskal Herria” izena jartzea atzerapausoa izan baitaiteke inoiz benetako Euskal Herriko selekzio bat izatea nahi dutenendako.

Aurreko bi urteetako esperientzia eskasa ikusita, aurten, Nafarroako Futbol Federazioa ez da ausartu Nafarroako selekzio autonomikoaren partida antolatzen. Baina, hurrengo urteetarako, erraz-erraz jarri diegu erregionalisteei Nafarroa Euskal Herria ez dela irudikatzeko modua. Horretarako, nahikoa dute egun berean Nafarroako selekzioaren partida antolatzea. Euskal Herriko selekzioaren partida San Mamesen, eta Nafarroako selekzioaren partida Sadarren. Ai, ai, ai, ai….

“Euskadi” hitza Nafarroan saltzerik ez dago. Nafar gehienendako, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen lurraldea izendatzeko balio du Euskadi hitzak. “Euskal Herria” hitzari dagokionez, duela ez asko arte, erregionalistek beraiek onartzen zuten hitz hori. Aingeru Epaltzak Bezperaren bezpera bere azken liburuan gogorarazi duenez, Jose Javier Uranga Diario de Navarrako garai bateko zuzendariak behin baino gehiagotan idatzi zuen “Nafarroa Euskalerriaren bizkarrezurra” zela (eta ez zela inoiz Euxkadiren parte izanen).

Orain ez du “Euskal Herria” hitza erabiltzen; demonizatzeko ez bada. Eta, bide berean, Iru

13 thoughts on “Euskal Herria vs. Euskadi

  1. aritz

    Ez dago herri honetan argitzerik. UPV Euskal Herriko Unibertsitatea da, baina Euskadiko Selekzioa ezin da izan Euskal Herriko selekzioa. Nire ustez Kataluniaren aurka jokatuko duen taldea ere ez da Euskal Herriko selekzioa.

    Alde batetik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa-ko (Euskadi-ko) Futbol Federazioak antolatzen duelako partida eta jokalarien deialdia berak egiten duelako.

    Baina bestetik, ez dute Euskadi-ko jokalariek soilik jokatzen eta normala izan daiteke horiek Euskadi izenarekin ordezkatuak ez sentitzea.

    Gauza bakarra dago argi: EAJ-koen oldarraldiak erakutsi digu zer espero dezakegun etorkizunean.

     
    Reply
  2. Ander

    Nire uste apalean, Euskadi / Euskal Herria kontu horretan gaur egun dagoen nahasmendua, neurri handi batean EAJkoei zor diegu. Gauza jakina da ‘Euzkadi’ Sabino Aranak sortutako hitza dela (berdin ‘euzko’ berba, zeina ‘euzkera’ hitzaren analisitik sortu baitzuen ‘euzko-era’, eta hortik ‘euzko jaurlaritza’…); askotan esan da gaizki eratutako neologismoa dela baina denboraren poderioz ondo errotutako hitza ere bada. Izan ere, nire iritziz, garai batean ‘Euskadi’ edo ‘Euzkadi’ hitzek zentzu politikoagoa zuten ‘Euskal Herria’ tradiziodunak baino eta horren erakusgarri dira, besteak beste, ‘Euskadi Ta Askatasuna’ erakundea, ‘Nafarroa Euskadi da’ leloa edo ‘Euskadi askatzeko oraintxe dugu aukera’ kantu ezagunaren pasartea. Garai batean eztabaida (sutsua gainera) zen ‘Euzkadi’ ala ‘Euskadi’, baina biak itxuraz behintzat, Euskal Herria adierazteko. Geroago, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako autonomia-estatutua onartu zenean, sekulako nahaste-borrastea gertatu zen izenekin: Euskadiko Autonomia Estatutua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria… Une horretatik aurrera ‘Euskadi’ jada ez zen, izatea nahi zena, baizik eta zati bat (batzuek oraindik ere kontrakoa dioten arren). Horren ondorioz, urtetako erabilerak ekarri du nahasmendu terminologikoa, hau da, euskal autonomia-erkidegoa ere bada Nafarroakoa, eta berdin izango litzateke Iparraldekoa sortuko balitz. Beraz, erabaki politikoen ondorioak ari gara ikusten hizkuntzaren baitan. Eta paradoxikoa bada ere, ‘Euzkadi’ren defendatzaileak eurak dira hasierako hari esanahia aldatu diotenak, gaur Euskal Herriaren zati bat besterik ez baita, nahiz eta abertzale askoren buruan, ‘Euskadi’ eta ‘Euskal Herria’ gauza bera izan.

     
    Reply
  3. Iretargi

    Ergelak baino tontuak esango neban nik. Ergel, babo, inozo, lelo, tonto… geure herrian badago hamaika berba zer bakoitzeko, eta berba bakoitzak hamaika esangura daukoz. Baina, halandabe, Euskal Herria da euskeraren herriaren izena, guk geuk geure buruari mendetan emon ei dautsoguna; hortaz, baztertu daiguzan mamibako kalapitak eta egin daigun aurrera nazio berreraikuntzan, jeltzaleen azalkeriak gorabehera; ze nun dagoz jeltzaleak benetako urratsak eman behar dirazenean? Euskadi kudeatzen pozarren dabiz, eta eurei Euskal Herria bost (hiru idatzi beharko : Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) axola. PD: ea behingoz konplexuak galtzen doguzan!

     
    Reply
  4. Labeko

    Herriari izen ipini ziotenek zentsua kendu diote. Eurena da errua ta izena aldatu nahi dituena ere bai. Horrela hasten badugu ez gara inora helduko. Espa

     
    Reply
  5. Andoni Errazkin Beratzadi

    Interesgarria da piztu den eztabaida. Izan ere, kontzeptuen eta terminoen arteko nahasketa gauzatu baita.

    Euskal Herria guztiok dakiguna da, gure Herriaren izendatzea. Horrela, euskara Herria > euskar Herria > euskal Herria.

    Euzkadia, Euskadia edo Euskaria gure Nazioaren izendatzea da. Hor behean eskaintzen dudan argibideak zalantzak areagotu eginen ditu.

    Nafarroa, Naparroa edo Nabarroa gure Estatuaren izendatzea da. Horrela, naba arroa > Nabarroa > Naparroa > Nafarroa.

    Herria, Nazioa eta Estatua izendatzekotz gure hitzak ditugu. Errespeta ditzagun.

    Post Scriptum: interesgarria da Bonifacio Etxegarai Kortaren ikerketa hau: “Los supuestos precedentes de los vocablos “Euzkadi” y “Euskaria” | Echegaray Corta, Bonifacio de | FICHA | Publicaci

     
    Reply
  6. Xabier

    Euskal Herria = izen kulturala.
    Euskadi = izen politikoa.

    Lurraldea berbera, Aturritik Ebrora.

    Gatazka honetan, gainera, ez da inolako eztabaidarik bultzatu gizartean. Batzuek hartu dute erabakia (beraien arrazoiekin, noski) baina ez digu inork iritzirik emateko aukerarik eskaini. Herria ordezkatu nahi badute herriak parte hartu behar du izena zehazteko orduan.

    Bi izenak iruditzen zaizkit egokiak, baina Euskadi hitza abertzale guztion hitza da nire ustez. Ez dut onartzen, beraz, batzuek zer nolako gorrotoa dioten hitz horri, ustez abertzaleak izanda.

     
    Reply
  7. Asier

    Xabier… kontuz, gero, herriari galdetze horrekin. Izan ere, Nafarroa Garaian galdetzen baduzu zein izen nahiago duten haien futbol selekzioa izendatzeko (Euskal Herria ala Euskadi?), hamarretik zortzik martzianoa bazina bezala begiratuko zaituzte, eta bertze biak haien artean eztabaidatzen hasiko dira (eta ez dute inoiz bukatuko).

     
    Reply
  8. abel

    EAJren protagonismoaz kokoteraino nago! Utziko bagenie EUZKADI jarriko lioteke izena. Berrian Garaik botatakoei erantzunez esango nioke, ados, 1936n jokalari ausart batzuk 7 lurraldeak ordezkatuz Euzkadi izenaren atzean ibili ziren, baina horrek ez du ukatzen garaiak aldatu egin direla eta hitzen esanahia aldatu egin dela. Euskal Herriak hartu du 7 lurraldeak batzen dituen lurraldearen esanahia eta Euskadi berriz EAE izendatzeko erabiltzen da. Euzkadi berriz, EAJk bakarrik erabiltzen du egun.

    EAJ erabakiak hartzen ohitua dago, gauza guztietarako beren baimena behar da. Behin kanpo geratzen direnean, begira ze liskarrak montatzen dituzten! Pikutara!

     
    Reply
  9. Andoni Errazkin Beratzadi

    Niri lotsagarria iruditzen zait “Euskal Herriko Selekzioa” izendatzea. Nola da frantziarrek edo espainiarrek dutena? Frantziar Herriaren Selekzioa edo Espainiar Herriaren Selekzioa ala Frantziako edo Espainiako Selekzioa?

    Gure Herriaren izena Euskal Herria da.

    Gure Nazioaren izena Euskaria da.

    Gure Estatuaren izena Nabarroa da.

    Beraz, berez Nabarroako Selekzioa behar izanen luke, alegia Estatuari dagokion izendatzea.

    Baina, bidenabar erran nahi dut ezen espainiar kolonialismoak Euskaria > Euskadia > Euzkadia den Nazio izendapena Espainiako Erresumaren Euskal Autonomia Erkidegoa izendatzekotz murriztu duela. Euskaria gure Nazioaren izendatzea da. Izentatze nazionala, kulturala eta juridikoa.

    Post Scriptum: ea noiz deitzen diogun Txuri Urdin ezen ez Real Sociedad. Ni errepublikarra naiz, eta Nabarroako Futbol Ligaren aldekoa. Txuri Urdin, Aviron, Eibar, Athletic, Txuri Beltz, Osasuna eta bertzeren arteko Nabarroako Futbol Ligaren aldekoa.

     
    Reply
  10. Joseba

    deigarria zait Berriak Euskal Herriko selekzioaren gaineko iritzia PSEri eskatzea, baina ez PSNri, ez PSFri…; bai PPri, baina ez UPNri, CDNri, RPR, Modem…. Bai EBri, ez IUN-i… Eta lotsagarriena… Batasunari eta ANVri eskatu bai, baina ABri ez. Eta EHAKk zer du esatekorik? Edo talde parlamentario horrek ez du iritzirik? eta NaBaik?

    betikoan!

     
    Reply
  11. Andoni Errazkin Beratzadi

    Euskal Herrian gatazka semantikoa irabazten ari gara.

    Izan ere, PNVk “Nabarroa” gorroto du, eta ez du onartu nahi ezen bere izana errore historiko izugarrian oinarritzen dela.

    Izan ere, UPNk “Euskaria” gorroto du, eta ez du onartu nahi ezen bere izana errore historiko izugarrian oinarritzen dela.

    Izan ere, UPNk eta PNVk “Euskal Herria” gorroto dute, eta ez du onartu nahi ezen euren Herriak identitate eta idiosinkrasia propioa duela.

     
    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude