Hilabetea: urtarrila 2008

Diogenesen bumerana

DIOGENES SINDROMEA
Utrerako Udalak (Sevilla, Espainia), 4.000 kilo zabor eta hondakin atera zituen, aurrekoan, herritar baten etxetik. 53 urteko gizona bakarrik bizi zen, zabor pila bildu zuen bere etxean, eta auzokideen protestak eragin zituen bere jokabideak. Diogenesen sindromea deitzen diote horri; norberaren erabateko abandono pertsonal eta sozialari. Halako sindromea jasaten duten pertsonak apenas garbitzen diren, eta haiek sortutako zikinkeria artean (edo kaletik bildutako artean) bizi dira.

Diogenesen sindromeak jota ote gaude gu denok? Euskal Herritar bakoitzak 1,4 kilo zabor eragiten baititu egunean; 520 kilo inguru urtean. Nahiz eta zaborra alfonbra azpian ezkutatzen dugun, Diogenesen jarraitzaileak gara, ezbairik gabe.

ARRATOI PREZIOAREN GORAKADA
Azken bi urteetan, arratoi haragiaren prezioa bikoiztu da Kanboian. Izan ere, eskaera handia dute han oilasko eta zerri haragiei jarri zizkieten eragozpenak direla eta (hegazti gripeak eraginda).

Maila altuko arratoi kilo batek [maila txikikoa egonen da, beraz] 1,5 dolar balio du, orain (2006an dolar erdia balio zuen). Laborariek ehunka arratoi ehizatzen dituzte arroz alorretan, eta gero herrietako azoketan saltzen dituzte. Arratoia proteina iturri ona dela uste dute kanboiarrek, eta bere haragia errea jaten dute, edo zopan. Baita aperitif moduan ere.

Diogenestarrok sorturiko zabor artean bizi diren arratoi guztiak ehizatu eta Kanboian salduko bagenitu, honezkero aberatsak ginateke.

BUMERANA BUELTAN, 25 URTE GEROAGO
Turista estatubatuar batek duela 25 urte Australiako museo batetik lapurtu zuen bumerana posta bidez itzuli du, orain.

Continue Reading

Paulino gaixoa

SAN SATURNINO EGUNEKO OTORDUA
Iru

Continue Reading

Ederra egin dute!

ABC egunkari monarkikoak Espainiako ereserkiaren hitzak izan daitezkeenak argitaratu ditu, gaurkoan. Honatx, espainiarrek egin diguten ereserki ederra:

Gora Espainia!
Kanta dezagun denok
ahots andanaz
ta bihotz bakarrez.

Gora Espainia!
Ibar berdeetatik
itsaso_handira,
anaitasun kanta.

Herria maita
zeru azpian
hartzen baititu
populu askeak.

Gora seme_alabak
ekartzeagatik
juztizi(a), handia
demokrazi(a), bakea.

Ufa! Ez da erraza izan. Ea inork hobeki egiten duen. Badaezpada ere, hemen duzue jatorrizkoa:

Continue Reading

Ama bakarra baita munduan

ESKOLARA JOAN NAHI EZ DUEN HAURRA
Diegok, 10 urteko haur mexikar batek, etxean gelditu nahi izan zuen astelehenean, eta eskolara ez joan. Eta, hori lortzeko, eskuineko eskua ohatzera itsasi zuen, itsasgarri gogor batekin. Ama saiatu zen Diegoren eskua ohatzetik bereizten. Baina ez zuen lortu. Eta suhiltzaileek joan behar izan zuten.

Bi orduren bueltan, lortu zuten eskua bereiztea, disolbatzaile indartsu bat erabiliz. Diotenez, Diego ez zen astelehenean eskolara joan. Baina hurrengo egunetan ez zen libratuko. Ez horixe.

OSPITALETIK ATERA NAHI EZ DUEN GIZONA
Austriako poliziak 59 urteko gizon bat atxilotu zuen, asteartean, bi urtez egon delako gaixoarena egiten. 21 urte dira gizona langabezian dela, eta, azken bi urteetan, Austriako 93 ospitaletan lo egitea lortu du.

Frogatzen zailak ziren sintomak aurkezten zituen gizonak, beti, eta horrela lortzen zuen gutxienez gau bat iragatea ospitalean. Azken iruzur saioan, traumatismo handi bat zuela erran zuen, M

Continue Reading

Ezkontza zibiletan, kale

Ez dakit Iru

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer