Hilabetea: otsaila 2008

Apologista nekaezinak

Euskararen alde gaztelaniaz aritzen direnek ez dute atsedenik hartzen, nonbait. Gaur berean, Batzarre alderdiak honako lerroburua duen prentsa oharra bidali du:

“Batzarre se alegra de que se haya se

Continue Reading

Genero indarkeriaren alde

Nafarroako Ezker Batuak

Continue Reading

Zapata buruan eta ibili munduan

BARDEATIK SENEGALERA
Iragan larunbatetik, Senegalen dira 44 nafar. Tira, hori ez da albiste. Kontua da Senegalgo natur parkeak ikustera joan direla 44 horiek. Bai, bai, hori ere ez da albiste. Kontuaren kontua da Bardeako Komunitateak antolaturiko bidaia dela, munduko bertze natur parke batzuk ezagutzeko egin ohi dituzten bidaia gisa.
44 pertsona joanen dira, eta Komunitateak 18ren bidaia oraindinduko du (1.000 euro inguru). 18 herriren ordezkariak joan dira. Aipatzekoa da Tuterako ordezkaria Gizarte Ongizateko zinegotzia dela.

Zera erran zuen Jose Antonio Gaiarre Komunitateko lehendakariak, abiatu aurretik:

Continue Reading

Trabak jartzeko teknikariak

‘Euskara teknikariak” eta horiek zein ote ziren galdetzen zuen batek, aurrekoan. Bada, jakin dezala horiek ez ezik, “teknikari-trabatzaileak” ere existitzen direla. Herri batean horiek kontratzeko lehiaketa egin zuten behin, bederen (eta guk haien iragarkia argitaratu).

1. Oharra: zati batzuk belztu ditut, bekataria zein den ikus ez dadin.

2. Oharra: Zer egin behar dugu *oposaketa, *negoziaketa eta *inposaketa itsusi horiek gehiago zabal ez daitezen?

Continue Reading

Euskarazko teknikari erdaldunak

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) euskara teknikarien bila dabil. Horren berri ematen zuen iragarkia argitaratu zuten, iragan larunbatean, Nafarroan gehien saltzen diren bi egunkarietan. NUPek noski, ez zuen iragarki hori euskarazko egunkari bakarrean sartu nahi izan.

Eta, gaztelaniazko egunkarietan, gaztelaniaz sartu zuen NUPek iragarkia. Iragarkiak dio EGA edo balio bereko titulua duten euskaldunen bila dabiltzala. Hau da, euskal hiztun onak nahi dituzte. Baina, dirudienez, gehiegitxo zen halako hautagaiei soilik zuzenduriko iragarkia euskaraz ematea.

Euskara teknikari horiek kudeatu beharko duten NUPeko hizkuntz normalizazioak ekarriko ote du gauzak modu normalagoan egitea?

Continue Reading

Lekutze intelektuala

Dura Automotive etxeak Orkoiengo (Nafarroa) bere fabrika itxi eta 162 langileak kaleratuko dituela-eta, aztoratu gara egunotan, Nafarroan, enplegu kontuei dagokienez. Baina, Orkoienen berean, bada bertze lantegi ixte grazioso bat, ia oharkabean pasatzen ari dena.

Kontua da Gamesa Eolica enpresak Orkoiengo bere lantegia kenduko duela, eta produkzioa Taustera eramanen duela (Zaragoza, Espainia). Eta enpresako iturriek erran dutenez,

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer