Lekutze intelektuala

Dura Automotive etxeak Orkoiengo (Nafarroa) bere fabrika itxi eta 162 langileak kaleratuko dituela-eta, aztoratu gara egunotan, Nafarroan, enplegu kontuei dagokienez. Baina, Orkoienen berean, bada bertze lantegi ixte grazioso bat, ia oharkabean pasatzen ari dena.

Kontua da Gamesa Eolica enpresak Orkoiengo bere lantegia kenduko duela, eta produkzioa Taustera eramanen duela (Zaragoza, Espainia). Eta enpresako iturriek erran dutenez,

5 thoughts on “Lekutze intelektuala

  1. Anonimoa

    Eta aitzakia ez bada, intelektual horrek erantzukizunaren zama hartuko al du? “Deslokalizazio intelektual” eta lekuz kanpoko jabego eskubidea ere izanen litzateke hori, ezta?

     
    Reply
  2. Anonimoa

    Aitzakia dirudi bai, baina batek daki, zenbait arkitektori ez baitzaio batere gustatzen haien lanak ukitzea. Eta, nolanahi den ere, langileek ordaindu behar izanen duten kanona ez da txikia izanen. Baina, egia errate aldera, oraingoz bederen, ez dute batere zalapartarik sortu. Guk ez dakigun zerbait badakite.

     
    Reply
  3. arabarra

    Hm, eztakit… Entrepresek badute eskarmentu luzea, holako kasuotan ez dela komeni jendeak algara gehiegi egitea. Azken finean tontoenak ere badaki lapurretak -eta lapurreta itxurakoak, zer gerta ere- isilean egin behar direla. Harreman Publikoetarako jende andana dakaute, are gehiago momentuotan, lan merkatuan “Letreetako” litzentziadun dozena duro erdian saltzen denean. Botxoko “Calatravagate” deuntsuak hautsak harrotu eta jendea berotu zuen moduan, seguru Gamesarentzat tentazio handia behar duela bildots errugabearenak egin eta “deslekutze” horren errua arkitekto primadona baten lepoan kokatzea. Jendeak pozik harrikatuko duen gaizto aproposa.

    Dena den, ez dut auzi honen berri zehatzik.
    eta onartzen dut balitekeela Gamesak fede onean jardutea (gaurko Euskal Herrian epaile pare baten poderioz “errugabetasun presuntzioa” nahiko indargetutako kontzeptua bada ere)

    Aitortu behar da halare kontuak nahiko bitxia ematen duela. Banago Occam-en labanak entrepresarekiko susmo zorrotza hausnartuko lukeela… Guk ez dakigun eta langileek badakiten hori argitara agertu zain egon beharko.

     
    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude