Urrezko barrabilak

XANPAIN BOTILARIK GARESTIENA
Dom Perignon xanpaina jada ez da munduko xanpainik garestiena. Perrier-Jouet izeneko xanpainak kendu dio ohorea. Xanpain berri horren salneurria: 4.166 euro botila bakoitzeko. 12 botilako multzoetan salduko dute, 50.000 eurotan. Eta erosleak aukera izanen du Champagne eskualdean dagoen Epernay upeltegia bisitatzeko (haiek egiten dute xanpain garestitxo hori); eta erosleak xanpainari nahi duen likorea gaineratzeko aukera izanen du; eta erosleak bere sinadura etiketetan paratzeko aukera izanen du.

PISURIK GARESTIENA
Londresko erdigunean dagoen pisu bat 152 milioi eurotan saldu dute, duela gutxi, eta baliteke munduko pisurik garestiena izatea. Saint James plazan dago pisua, Gobernuaren auzotik eta Buckingham jauregitik gertu. Diotenez, 1930eko urteetako eraikina da, eta zaharberritze lan handia behar izanen du. Bigarren eskuko etxebizitzetan ohikoa denez…

ALDERDI GARESTI(EN)A
Izquierda Unidak sekulako kolpea hartu du Espainiako hauteskunde orokorretan. Eta ahulak ahuleria berekin daramanez, kolpe horrek ondorio politikoak eta ekonomikoak izanen ditu. Llamazares badoa, eta IUk 15,8 milioi euroko zorra omen du. Alderdi ezkertiarrak zail samar izanen du zor hori kitatzea. Are gehiago, zor horretako 8,5 milioiren bermea Madrilgo Olimpo kalean duten egoitza omen da, eta zorra ez badute kitatzen, egoitza kenduko diete. Ai, ai, ai

One thought on “Urrezko barrabilak

  1. Xaun

    Bose ere tartean, halakorik! Eta Juanes hori, han esandakoarekin nabarmen geratu da, bai horixe! Ipurdia agerian! Postaleko pakezale alenak!

     
    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude