Hilabetea: apirila 2008

Vianako printzea

Zalantza dut.

Asteazkenean, Felipe Borboi espainiarra Bilbon izan zen, Letizia Ortiz bere emaztearekin. Eta “Asturiasko printze” deitu genion, berripaper honetan emandako albistean.

Baina, albisteak irakurleen mundura ahalik eta gehien hurbiltzeko printzipioari jarraiki, ez ote genion “Vianako printze” erran behar? (Felipe baita, une honetan, Nafarroako koroaren oinordekoa)

[Badaezpada ere, erran dezagun Bilbotik hurbilago dagoela Viana Asturias baino. Zehazki, Viana 146 kilometrora dago; eta Asturiasko lehen herri handia, Colombres, 167 kilometrora]

Continue Reading

Eskuin publikoa

“Publikoa vs. Pribatua” eztabaidan, ezkerrak, anitzetan, bere kontraesanak agerian uzten ditu. Hemen, Nafarroan, Nafarroa Oinez hurbiltzen den bakoitzean, koadrila euskaltzale guztietan izaten da horri buruzko eztabaida. Hezkuntza publikoaren alde bakarrik egin behar dela uste dutenek ikastola pribatuen bestara joan behar ez dela argudiatzen dute, eta kontrakoek erantzuten diete administrazio publikoak egiten ez duena egin behar duela herri ekimenak, hau da, ekimen pribatuak, eta bla bla bla…

Euskal Herriko lehen ikastola publikoa Iru

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer