Hilabetea: azaroa 2008

Free model D

BIDEAN. BAINA NORANZKO BIDEAN?

Iragan azaroaren 22ko manifestazioan, milaka euskaltzale denda honen aitzinetik pasatu ginen, Iru

Continue Reading

Hitz lodiak

SARIA ASTAPOTROENEI

Australian, Hegoaldeko Gales Berriko parlamentuko emakumeek Ernie saria ematen diete, adierazpenik sexistenak egiten dituztenei. Aurtengo sariak banatu dituzte jada.

John Moloneyk eraman du aurtengo sari nagusia. Mount Isa izeneko meatzari herriko alkatea da. Duela zenbait hilabete, Moloneyk erran zuen

Continue Reading

Behien lasaitasunerako

BANDALISMOAREN GASTUAK
Iru

Continue Reading

Barack Bond

Ederra bota zuen aurrekoan Barbara Broccoli zinema produktoreak. James Bond espioi britainiarraren filmak ekoizten ditu Broccolik, duela hamar urtetik (bere aitaren erreleboa hartu zuen). Broccolik, Stern astekari alemaniarrean eginiko elkarrizketa batean, adierazi zuen Bond beltza izan daitekeela inoiz, baina ez dela inondik inora homosexuala izanen.

“AEBetako lehendakaria beltza den modu berean, James Bond beltza izan dezakegu inoiz”, erran zuen. Baina ezinezkoa litzateke, haren hitzetan, Bond homosexuala izatea, horrek “jatorrizko izaeraren kontra” joko lukeelako. Aha…

Era berean, Broccolik esplikatu zuen james Bond ezin dela, jada, dandy-a izan. “Egungo James Bondek tipo gogorra izan behar du”, erran zuen. “Bond bere garaiaren isla da. 1980eko urteetan Bondek pentsatzen zuen den-dena hagitz polita zela, eta horrela izanen zela beti. Eta hortik oparotasuna eta nabarmenkeria. Baina garaiak arras aldatu dira, eta egungo kezkak dira finantza krisia, ingurumenaren suntsitzea eta terrorismoa. Ez gara friboloak izaten ahal. Ez litzateke egokia izanen”.

Hurrengo James Bond, beraz, beltza izanen da, bankuak nazionalizatzen ibiliko da, ez du leherketarik sorraraziko (ingurumenari kalterik ez egiteko), eta terroristak garbitzea izanen du zaletasun.

Continue Reading

Zorion gordina

ZORIONTASUN NAZIONAL GORDINA

Continue Reading

Haurrak zatitzeko gela

erdi, erditzen. Sabelean den umea edo umeak mundura ekarri. “Seme batez erdi da”.

erdibitu, erdibi, erdibitzen. Bi partetan zatitu. “Bere semea hala ikustean bihotza erdibitu zitzaion”.

Argazkia aspaldi batean egina da (askok ikusia izanen duzue), eta aspaldi eman zioten ostatu Euzkal Errian Euzkaras webgunean. Baina ez du gaurkotasunik galdu. Erran nahi baita, Lizarrako ospitalean lan egiten duen lagun bati galdetu diot ea errotulua oraindik modu horretan dagoen, eta baietz erantzun dit, halaxe dagoela.

Egia erran, hanka-sartzeak badu graziarik, “erdi” aditzarekin zerikusia baitu “erdibitu”-k, ama erditzen delarik bi zatitan erditzen baita.

Nolanahi ere, honatx galdera: matraka emanen diogu Lizarrako ospitalekoei errotulua alda dezaten ala dagoen moduan utziko dugu?

[Aldatzeko eskatuz gero, bada arriskurik: gaztelaniaz bakarrik paratzea!]

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer