Hilabetea: abendua 2008

(azken ordukoa)

TXINATIK DATOR (azken orduko) NOTIZIA…

Bai Yun (Hodei Zuri) tenplu taoistako maisuek adierazi dutenez, 2009ko abuztuan hasiko gara krisi ekonomikoa gainditzen, eta 2010. urterako finitua izanen dugu. Halaxe iragarri dio Zhao Yuanfu maisuak Efe albiste agentziari. Zhao maisuak Fengshui sinismenetan eta naturaren behaketan oinarritzen ditu bere iragarpenak.

Txinatarren ilargi urte berria urtarrilaren 26an hasiko da. Orain arratoiaren urtean gaude, baina hemendik hilabetera, idiaren urtean sartuko gara (4707. urtean). “Heldu den urtea joera onekoa izanen da, eta krisia gaindituko dugu”, segitu du Zhaok. “2008an hondamendi natural anitz izan zen. Baina, heldu den urtean, jendearen arteko harmonia nagusituko da. Gure erlijioaren arabera, jendearen zuhurkeriak sortzen ditu hondamendi naturalak. Munduaren orekari eutsi behar diogu, beraz, gure planeta babesteko”.

Hori da, ba… Zorionak eta 4707 urte berri on!!

Continue Reading

Azeri elurtua

AITA TITO
Tito eta Urteberria izeneko erakusketa zabaldu zuten, iragan ortziralean, Belgraden (Serbia), Josip Broz

Continue Reading

Zerri ausartak

TXINATIK DATOR NOTIZIA…
Txinako webgune arrakastatsu bateko internautek bozkatuta, zerri bat izendatu dute Txinako Urteko Animalia. Zhu Jianqiang izena du zerriak, hau da, ‘zerri azkarra’. Izan ere, zerri horrek 36 egunez biziraun zuen Sichuango lurrikarak utzi zituen hondakinen azpian. Gogoratzekoa da lurrikara hura maiatzean izan zela, eta 90.000 pertsona hil zirela. Ez, ordea, zerri azkarra.

Hondakinen artean, bizirik aurkitu zuten zerria. Nahiko mehartuta, egia erran. 150 kilotatik 100 galdu baitzituen. Balentria haren ondotik, zerrizainak zerria saldu zuen, 300 euroren truke. Herriko museoari saldu zion. Eta museoko arduradunek erran dutenez, orain, egoa oso goitituta du zerriak.

Continue Reading

Pikutara mitoak

Burua ez da gure beroaren aterabide handiena. Ohatzera joan aitzin jaten badugu ez gara gehiago lodituko. Neguan ez dago suizidio tasarik handiena. Pazko lorea ez da kutsakorra. Azukreak ez du haurren jokabidea aztoratzen. Eta ez dago bestondoa gainditzeko edabe magikorik.

Horiexek argitu dizkigu Indianako ( AEB ) Unibertsitateko Medikuntza Eskolako ikertzaile talde batek eginiko lan batek. Lan horrek bertan behera utzi ditu medikuntzarekin zerikusia duten sei mito. Estudioa British Medical Journey aldizkariak argitaratu du.

1. Beroa eta burua
Gorputzeko beroa ez zaigu burutik bertze ataletatik baino errazago joaten. Uste hori dogma da egun, AEBetako armadaren gidaliburu batean adierazi zutenetik gorputzaren %40-45 burutik joaten zela. Kontua da tenperatura oso baxuari aurre egiteko jantzi batzuen inguruko ikerketa egin zutela militarrek, behin, baina ikerketa horretan ez zuten txanorik erabili. Eta, noski, nondik galduko berorik handiena? Bada, jantzi termikorik ez zuten toki horretatik; burutik, alegia. Ikerketa haren ostean egin izan dira bertze ikerketa asko, uste hori bertan behera utzi nahi izan dutenak. Baina jendearen usteak bereari eutsi dio.

2. Oheratu eta loditu
Bertze uste batek dio ohatzera joan aurretik jaten badugu errazago lodituko garela. Suediako ikertzaile talde baten estudioak zabaldu omen zuen uste hori. Emakume lodiei buruzko ikerketa zen, eta ikusi ahal izan zuten emakume horiek mokadutxoa hartzen zutela oheratu aitzin. Baina, noski, ikerketa hark ez zuen kontuan hartu emakume haiek egun osoan egoten zirela mokadutxoak hartzen. Indianako ikertzaileen irudikoz, egia bakarra dago loditasunaren inguruan:

Continue Reading

Gabon-kantetako ikatza

IKATZA EKARRI DIGUTE
Olentzero joan zaaaaigu putzua_iragateeeeera,
intentzioareeeeekin hondoa jotzia.
Apirilak hamaaaaabortz izan zitueniiiiiiian,
ontziko kapitaaaaaina
despistatu egin zen!!

Horra, horra, gure iceberg-a!!!
Kaskoa ukituta, nolako arraila!
Soluziorik eztago, hiltzera goaz,
bihar gu_agertzeko hitzaldi batian, hitzaldi batian!

Zera

Continue Reading

Hemengoen apolitika

NI EZ NAIZ HEMENGOA
[Edo ez dut hemengoa izan nahi. Edo, hemengoa izanik, bertze modu batekoa izan nahi dut.]

Bai Euskal Herriari ekimeneko kide Mikel Luloagak ez du deus Espainiako banderaren kontra, eta egunen batean Iru

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer