Hilabetea: urtarrila 2009

Tekla berriak 107 urteko andrearen ahoan

TECLA
Tarragonako Udalak (Herrialde katalanak) ikasliburuak erosteko eta estudiatzeko bekak emanen dizkie Tecla izena hartzen duten neskei. Hiriko patroiaren izena da Tecla (Santa Tecla).

Continue Reading

“Ixo, joder!”

Gaurkoan, eztabaida esperpentikoa izan da Euskalerria Irratian (Iru

Continue Reading

Murphyren legea (muturrera eramanda)

Sexu erasoak egiteagatik kartzela zapaldu zuen pertsona batek sexu erasoen kontrako elkarte baten zozketan 500.000 dolar irabazi ditu, Alaskan ( AEB ).

Adingabeen kontrako sexu erasoak egiteagatik zigortu zuten, 1993an eta 2000an, Alec Ahsoak izeneko gizona. Anchorage herrixkako Elkarrekin Bortizkeriaren Kontra izeneko elkarteak laguntza ematen die halako erasoak jasan dituztenei. Elkarte horrek zozketa bat antolatu du, eta zozketa horretan Ahsoak-ek milioi erdi dolar eraman du.

“Ironikoa da, bai, sexu erasoengatik zigorturiko gaizkile bat izatea irabazlea”, adierazi du elkarteko zuzendari-exekutibo Nancy Haag-ek. “Honekin hasi ginelarik, ez genuen pentsatu kontua horrela bukatuko zela”. Zozketa antolatu duen Abe Spicolak, berriz, erran du Ahsoak-ek “etxe bat” erosiko duela, eta sariaren zati bat “Jainkoari eta karitateari” emanen diola.

Lapur ona
Eta bertze albiste hau ulertuko duenik ez da jaio: Getxoko (Bizkaia) taberna batean atzo lapurtzen ari zen lapur batek Ertzaintzara deitu zuen, bera atxilotzera joan zitezen.

Atzo gauean gertatu zen. 23:30ean, 33 urteko gizon batek Ertzaintzara deitu zuen, eta adierazi zuen taberna batean lapurtzen ari zela. Ertzain patruila bat errandako tabernara joan zen, eta, hantxe, mahai baten ingurura eserita, aurkitu zuten ustezko lapurra. Leiho bat hautsiz sartu omen zen gizona tabernara.

Gizonak ertzainei erran zien bera zela deitu zuena, eta bere asmoa zela tabernan lapurtzea, baina, behin barnean zela, poliziei deitzea erabaki zuela [Ez dakigu, ordea, zer dela eta hartu zuen erabaki hori].

Continue Reading

MUTURREKOAK

KONTSUMISMOAK ITOTA
Daily Mail egunkariak ortziralean informatu zuenez, iragan abenduaren 26an, 77 urteko emakume bat hil zen, Heaton Merseyko (Ingalaterra) bere etxean gordetzen zituen ehunka objekturen azpian itota, deshidratatuta. Emakumearen etxea objektuz beteta zegoen, eta, barnean, apenas zegoen mugitzeko tokirik. Poliziaren ikerketaren arabera, emakumea objektu zehatz baten bila zebilen, eta orduantxe erori zitzaion gainera objektuz beteriko makina bat maleta.

Oniomaniak jota omen zegoen emakumea. Edozer gauza modu konpultsiboan erostera bultzatzen zaituen gaitza da oniomania.

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer