Hilabetea: martxoa 2009

Txakur paperjale erdia

ZURITO BRITAINIARRAK

Britainia Handiak gobernatzen dituen lurraldeetan, 175 eta 250 mililitroko basoak erabiltzen dituzte ardoa edateko. Bada, Evening Standard egunkariak argitaratu duenez, Britainia Handiko gobernuak legea atera nahi edalontzi horien neurriak txikiagoak izan daitezen. Zehazki, 125 mililitroko basoa ezarri nahi dute, gehiegizko alkohol edateari aurre egiteko neurri gisa. Gobernuaren ustez, edalontzia zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta gutxiago edanen dute herritarrek.

Hala, gobernuak Mediku Elkargoaren aholkuei segituko die. Izan ere, elkargo horren ustez, gaurko neurriekin, herritarrak “neurriz kanpo edatera bultzatzen ari dira”. Alkoholismoaren kontrako Alcohol Concern elkartearen aburuz, ostatuak kontsumitzaileak engainatzen ari dira, halako kopa handiekin gutxi edaten ari direla uste omen dutelako kontsumitzaileek.

Zenbait ostalarik erantzun dute ez dituztela edalontzi txikiagoak eskaintzen horren eskaerarik ez dagoelako. Eta Gobernuari eskatu diote herritarrak haur txikiak balira bezala tratatzeari uzteko.

Eta edalontzia erdiraino betetzea, gaizki?

JUZTIZIA ADMINISTRAZIOAREN AJEAK

Continue Reading

Ziklista arriskutsuak

Iru

Continue Reading

Barbie urpekari

BARBIEK 50 URTE
Barbie izeneko panpinak 50 urte bete ditu gaur. Mattel etxeak 1959ko martxoaren 9an aurkeztu zuen Barbie, estreinakoz, New Yorkeko ( AEB ) jostailu azoka batean. Ruth Handler izeneko diseinatzaileak sortu zuen Barbie, eta, horretarako, Lilli izeneko panpin alemaniarra hartu zuen eredu.

1952an, Hamburgoko Bild egunkariak, Lilli izeneko emakume ilehori sensuala protagonista zuen komikia atera zuen, Reinhard Beuthien marrazkilariak egina. Emakume erakargarria zen, ideiak garbi zituena, eta sexuaz solastatzeko batere lotsarik ez zuena. Laster hasi zen gizonezkoen artean arrakasta izaten. Hori dela eta, hiru urte geroago, komikiaren jostailua atera zuen egunkariak. Jostailu erotikoa zen nolabait, tabernetan eta estankoetan saltzen zena. Baina gizon horien seme-alabak panpinarekin zaletzen hasi ziren, eta panpin harentzako osagarriak eskatzen hasi ziren. Eta arrakasta itzela erdietsi zuen Lillik. Estatubatuarrek ideia hori hartu, eta Barbie panpina sortu zuten. Barbie jostailu erotikoa ote den, hori irakurleen esku utziko dugu.

IRU

Continue Reading

Euskarabidekoen bide ezin asmatuzkoak

Batzuek diote “Euskarabidea ez dela bidea”. Bidea den ala ez alde batera utzita, argi dago noiz edo noiz bidea nahiko modu aldrebesean egiten dutela.

Konparazio batera, haien webgunean sartu duten testu hau. Hitzaldi sorta antolatu du Euskarabideak, euskararen inguruan; hitzaldi batzuk gaztelaniaz izanen dira, eta bertze batzuk euskaraz. Bada, horretaz informatzeko euskarazko testuan, gaztelaniazko hitzaldien izenburuak gaztelaniaz eman dituzte, eta euskarazko hitzaldien izenburuak…… tatxan!….. gaztelaniaz!

Zer nolako itzulipurdiak eginen zituen testuak modu horretan agertzeko…

“Ekimen honen bidez, Euskarabidea erakundeak Nafarroan euskararen garapena sustatzen duten programak eta jarduerak sustatu, babestu eta antolatzeko helburua bete nahi du, tokiko erakundeen lankidetzarekin, arte- eta kultura-adierazpenen bidez. Gaztelaniazko hitzaldien artean, besteak beste, izenburu hauek daude: “Cultura oral y escrita en la Navarra medieval”, “Los nombres de los animales: creencias y supersticiones”, “La cultura del euskera y la Ribera de Navarra”, “La Real Academia de la Lengua Vasca/ Euskaltzaindia” eta “El binomio del euskera-romance desde el punto de vista hist

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer