Hilabetea: uztaila 2009

Iru

11 EGUN URA EDANDA
Zenbat egun dituzte sanferminek? Eta zenbat gau? Betiko eztabaida dugu koadrilan. Bederatzi egun dituzte, baldin eta 15ekoa zenbatzen ez badugu [garai batean luzatzen genituen sanferminak, luzatzen genituenez]. Eta bederatzi gau dituzte, baldin eta 14koa zenbatzen baldin badugu [zenbatu beharko genuke?]. Eta egun horiek guztiak ematen ditugu ajoarriero ogitartekoak janez eta alkohola eta alkohola edanez. Zenbat litro alkohol?

Beraz, Teresa B. 61 urteko mendizaleak Huescako (Aragoi, Espainia) Pirinioetan egin duenak ez du meritu handirik ere. Ekainaren 26an, bertze hamahiru pertsonarekin ari zen paseoan. Eta Pardinako sakanan galdu zen (edo paseo luzeagoa ematera joan zen, batek daki). Eta 11 egun eman ditu mendian. 11 egun batere gelditu gabe. Izan ere, mendian galduz gero, hoberena omen da leku zabal batera joatea eta tokitik ez mugitzea. Bada, emakumea ibili eta ibili egon omen da. Sakanaren ura edan du egunotan, eta zuhaitzetako hostoak jan ditu.

Uztailaren 7an aurkitu zuten Teresa, arkaitz baten gainean utzi zuen elastiko gorriari esker. San Ferminen kapatxoa ote?

IF I WERE A RICHMAN…
Laralaralaralaralaralaralaralaaaaaaaaaaaaa [ez, ez da

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer