Hilabetea: abuztua 2009

“A Pamplona hemos de ir…”

… con una media, con una media.
A Pamplona hemos de ir
con una media y un calcet

Continue Reading

Galdetzea libre

Eta erantzutea are libreago, baina tira.

RTVE komunikazio talde publiko espainiarrak duen Ikuslearen Arartekoaren webgunera jo dut, eta galdera bat sartu dut, iragan abuztuaren 5ean Bara

Continue Reading

Deus ez da ezinezko

DESKUIDUEN AURKAKO SISTEMA
Uztaileko egun malapartatu batean Leioan (Bizkaia) auto barnean ahantzita utzi zuten hiru urteko haurraren heriotzaren harira, ez-dakit-nori irakurri edo entzun nion premiazkoa zela halako deskuiduen aurkako sistemaren bat asmatzea. Bada, sistema hori asmaturik dago, eta otsailetik patentaturik.

EFE albiste agentziak gaur informatu duenez, Carlos Diaz andaluziarrak du patentea (berez, asmakizuna bere

Continue Reading

Adreiluka

Aurreko gaueko tertulian, gehiegitxo berotu zitzaion burua Yan Zhengping 74 urteko irakasle erretiratuari. Amorraturik dabil azkenaldian, eta amorraturik gerturatu da bidegurutze batera. Adreilu multzo bat hartu eta semaforo batetik lau bat metrora jarri da. Eta itxaroten jarri. Auto batek semaforo gorria iragan arte. Ez du asko itxaron behar izan.

Aurreko gaueko tertulian, oinezkoen harrapaketak izan zituzten mintzagai Yanek eta lagunek. Zeinen zaila eta arriskutsua den zebra-bideak zeharkatzea. Autoek oinezkoak errespetatzen ez dituztelako. Iaz, auzoko emakume bat nola hil zuten gogoratu zuten. Uztailaren erdialdea da, eta egun berean atera da Hangzhou hirian (Txinako ekialdean) maiatzean oinezko bat hil zuen gidari baten aurkako epaia. Hu Bin gidaria edanda zegoen. Eta lasterketa ilegala ari zen egiten, gehiegizko abiaduran. Oinezkoa zebra-bidea zeharkatzen ari zen. Hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote hiltzaileari. Txinatar askori gutxi iruditu zaie. Yan irakasle erretiratuari zigor txikia iruditu zaio. Eta horregatik hartu ditu adreiluak.

Bidegurutzean, Yanek ez die lehenbiziko autoei eman. Baina distantziak ongi neurtu dituelarik, adreilu jaurtiketekin asmatzen hasi da.

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer