Adreiluka

Aurreko gaueko tertulian, gehiegitxo berotu zitzaion burua Yan Zhengping 74 urteko irakasle erretiratuari. Amorraturik dabil azkenaldian, eta amorraturik gerturatu da bidegurutze batera. Adreilu multzo bat hartu eta semaforo batetik lau bat metrora jarri da. Eta itxaroten jarri. Auto batek semaforo gorria iragan arte. Ez du asko itxaron behar izan.

Aurreko gaueko tertulian, oinezkoen harrapaketak izan zituzten mintzagai Yanek eta lagunek. Zeinen zaila eta arriskutsua den zebra-bideak zeharkatzea. Autoek oinezkoak errespetatzen ez dituztelako. Iaz, auzoko emakume bat nola hil zuten gogoratu zuten. Uztailaren erdialdea da, eta egun berean atera da Hangzhou hirian (Txinako ekialdean) maiatzean oinezko bat hil zuen gidari baten aurkako epaia. Hu Bin gidaria edanda zegoen. Eta lasterketa ilegala ari zen egiten, gehiegizko abiaduran. Oinezkoa zebra-bidea zeharkatzen ari zen. Hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote hiltzaileari. Txinatar askori gutxi iruditu zaie. Yan irakasle erretiratuari zigor txikia iruditu zaio. Eta horregatik hartu ditu adreiluak.

Bidegurutzean, Yanek ez die lehenbiziko autoei eman. Baina distantziak ongi neurtu dituelarik, adreilu jaurtiketekin asmatzen hasi da.

4 thoughts on “Adreiluka

  1. txantrea

    Karrikan barna zihoazelarik beribil batek Maite eta haren aita harrapatu zituen. Aita bertan hil zen eta Maite, geroztik, ezin ibili da. Ezin higitu da. Ezin zirkinik egin du. Nekez mintza daiteke. Hagitz gaizki entzun dezake. Alaitasuna izan ezik, berez oso alaia baita, dena kendu zioten. Harrapatu, aita hil eta Maite elbarritu zuen gidariak, berriki, bertze oinezko bat antzeko egoeran utzi du eta, oraingo honetan lehen bezala, mozkortuta zihoan. Hau Barne Ministerioren afera da, doike. Honelako kontuak, berriz, motel antza dabiltza gurean.
    Orain dela hogeita hamar urte Donostiar neska gazte bat Tuterarat joan zen mundu hobearen aldeko manifestazioan esku hartzerat (nuklearren aurka). Ekintza gogor horietariko bat ez zen adreiluka hastea, ez omen zitzaiekeen otuko (edo ez zuketen nahiko, nork daki!), kontua da halako batean aldarrikapena eserita eta isilik egitea bururatu zitzaiela. Hausnartu eta egin. Orduan egundaino beribil lasterketarik (ergeletan)ergelenetan jarduten dutenak harrapatuko ez dituztenak bertaratu ziren. Ondorioa ezaguna da, neska orduantxe (era)hil z(ut)en eta iskilua erabili zuen larrezorriak, urte batzuk geroago, espetxeratzea barik kondekorazio bat jaso zuen.
    Goiko bi jazoerok hemen agitu ziren, lehena Iru

     
    Reply
  2. Anonimoa

    Urrutikoen gaiztakeriak ez du gertukoena estaltzen (ezta estali nahi ere). Eta auto harrapaketei dagokienez, jakina, geuk ere dugu zertaz lotsatu (Iru

     
    Reply
  3. maxkelu

    Gure herrian jarri dituzten mendi tontor txikiak jartzen badituzte zebrabide denetan arazoa asko murriztuko litzateke. ez dira erosoak baina efektiboak bai.

     
    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude