Hilabetea: iraila 2009

RTVEren erantzuna

Abuztuaren 5ean Bara

Continue Reading

Iturriko mugurdia

GALDERA ERGELA
A ereduko DBHko 2. mailako ikasle batek gaur egin didana (gaztelaniaz, noski):

Continue Reading

Riego kontuak

Barkatuko didazue gaztelaniazko txistea, baina riegoak* irudi ederra eman dio Merindadeen plazako (Iru

Continue Reading

Hitzen derbia

Berripaper honetan Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganberari buruzko albisteren bat irakurtzen dudan bakoitzean, lehenik, irria margotzen zait aurpegian, eta bigarrenik, Ibon Sarasolaren Euskara batuaren ajeak liburua (Alberdania, 1998) badatorkit burura. Izan ere, nekazaritza erakunde horretako kideek Laborantza GanbAra idazten dute, baina BERRIAko erredaktoreek, euskara batuaren arauei jarraituz, Laborantza GanbEra izkiriatu beharra dute.

Sarasolaren liburu hari esker ulertu nuen nola ari diren Hiztegi Batua osatzen. Baina, era berean, aitortu behar dut hainbat pasarte ez nituela sobera ongi entenditu. Eta uste dut ni ez naizela nahasita dagoen bakarra.

Liburuaren ganbara sarreran, Sarasolak esplikatu zuen ganbara hitza Hegoaldean ‘teilatupeko solairua’ izendatzeko erabiltzen dutela, eta, Iparraldean, ‘gela’ errateko. Baina Ipar Euskal Herrian, Nafarroa Behere aldean, bazen hitzaren bertze aldaera bat (ganbera), diputatu eta merkatari “chambre”-ak izendatzeko erabiltzen zena. Logika horri segituz, honelaxe ezberdindu zituen aldaerok Hiztegi Batuak:

ganbara iz. Heg. ‘teilatupeko solairua’.
ganbera iz. 1 Ipar. ‘logela’. 2 Admin.: diputatuen ganbera; merkataritza ganbera; ganbera musika.

Eta ordutik, Hego Euskal Herriko merkataritza ganberek E hori hartu zuten euskaraz [Tira, Nafarroako merkataritza ganberak ez du halakorik egin, gaztelania hutsez egiten baitu bere jardun oso-osoa].

Baina hara non, 2005ean, Iparraldeko laborariek erakunde berria sortu zuten, eta Laborantza Ganbara izena eman zioten (A eta ez E), nahiz eta erakundearen lehendakaria, Mixel Berhokoirigoin, Nafarroa Behereko semea dugun. To!

La f

Continue Reading

Kultur politika

BAZTERTU EGIN NAUTE
Gizona (tira, gizontxoa) izateagatik. Herenegun gertatu zitzaidan, eta ez, ez zen izan Irungo eta Hondarribiko alarde mistoetako emakumeek jasaten dutenaren parekoa, ezta berripaper honek gaurkoan aipatu duen Labna Hussein kazetari sudandarrak pairatu duenaren antzekoa ere; ezta hurrik eman ere. Baina arraro sentiarazi ninduen. Benetan.

Tira, gertaera. Herenegun arratsaldean etxe ondoko Caprabon sartu nintzen, erosketa gutxi batzuk egitera, bizkarrean zorroa neramala. Sartu eta berehala, zinpeko guardiak (gizona, bera) erran zidan ez nintzela motxilarekin sartzen ahal, kanpoko armairuetako batean utzi behar nuela. Hori entzun eta nire ingurura begiratu nuen. Supermerkatu barnean ikus nitzakeen emakumeen %100ek poltsoa zeramaten, beso batetik zintzilika (baten bat nire bizkar-zorroaren tamainakoa zen ia; badakizue, moda kontuak). Hori ikusirik, zinpekoari erran nion lasai egoteko, motxila bizkarretik kendu eta beso batetik zintzilikatuko nuela, emakumeek egiten zutenaren gisara.

Ez nuen zinpekoa konbentzitu. Arauak erraten omen du ezin dela motxilarik sartu. Eta hainbat “baietz-ezetz”-en ondotik, amore eman nuen, eta armairuetara joan nintzen, bizkar-zorroa uztera. Armairua ixteko euro bat behar nuen, ordea, eta ez nuen. Beraz, zinpekoari eskatu nion. Ez zidan eman, noski, bere lana ez baita bezeroak laguntzea. Zorionez, kutxazaina (neska, bera) nitaz errukitu zen [nire ergelkeriez kokoteraino egonen zelako, ziurrenik] eta bizkar-zorroa hartu zidan, eta bere ondoan gorde.

KULTUR ANIZTASUNA
Hasia naiz ulertzen zergatik Korrontzik Iru

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer