Hilabetea: urria 2009

Distraitzeko gaiak

4 HERRI HARATAGO
Inoiz gertatuko zitzaizuen. Autoz nonbaitera joan, eta kopilotuarekin solasaldi ederrean ari zarenez, helmugako irteera oharkabean pasatu, eta hainbat kilometro aurrerago okerraz ohartu. Bada, halako zerbait gertatu zitzaien Northwest Airlines hegazkin konpainiako bi piloturi. San Diego eta Minessota arteko ( AEB ) bidaia egin behar zuten, baina Minessotan lurreratzea

Continue Reading

Prentsa arrosa

“POP” ERREGINAK JASAN EZIN
Posible da INOR Tina Turner entzuteaz nazkatuta egotea? Bai, posible da. Halaxe aitortu du Ed Tomlinson izeneko apaiz anglikar batek, bere blogean. 35 urte ditu Tomlinsonek, eta, idatzi duenez,

Continue Reading

Eliz ondokoak

Nafarroan eskela gehien argitaratzen dituztenen ranking-ean bigarren postuan dagoen egunkarian, gaurkoan, Elizondoko Txistularien eskutitz luzea irakurri dugu. Mutildantzetan bakarrik mutilek (eta ez neskek) parte hartzea nahi dute Elizondoko Txistulariek, eta azken urteetan neska batzuk dantza horretan sartzen saiatu direnez -eskutitza gaizki ulertu ez badut-, Elizondoko Txistulariek utzi diote Elizondon jotzeari.

Tradizioari eta dantzaren izenari eusten diote sexu bakarreko mutildantzaren aldekoek, argudio gisa. Ni ez naiz sartuko horretan, ezaguna baita nola amorratzen den jendea kanpotarrak entzuten dituztelarik bere bestez eta ohiturez hitz egiten.

Nik nire betiko kontu bat ekarriko dut honera (euskaldun apologistena; kasu honetan, tradiziozale apologistena). Tradizioaren izenean egiten dituen erasoetan Falange y Tradicionek bere pintadak euskaraz egiten dituen garai hauetan, Baztango Txistulariak gaztelania hutsez* atera dira plaza publikora, Baztango hizkuntza tradizionalari muzin eginez, tradizioaren alde hitz egitera.

*Tira, azken esaldia euskaraz eman dute.

[BADAEZPADAKO OHARRA: irakurri ditugu soilik mutilez osaturiko mutildantzaren aldeko idatziak euskaraz. Aitzitik, Baztango Txistularien idatzi hau, ziurrenik haien karreran idatzi duten garrantzitsuena, gaztelaniaz bakarrik aurkitu dut. Lehenago euskaraz atera baldin badute, barkamenak eskatu eta banan-banan janen ditut nire hitz guztiak, patata frijitu eta guzti]

Continue Reading

Aberriegun Go

OPS!
Nafarroan eskela gehien argitaratzen duen egunkarian irakurri dugu gaur, ortziralean bortz nafar parlamentarik paseotxoa eman zutela Auritz eta Orreaga artean. Kontua da mendiko ibilbide luzeak (GR izenekoak) lehengoratzen ari direla Nafarroan -2005ean deskatalogatu zituen Mendi Federazioak, ez baitzeuden batere ongi zainduak-, eta hori ikustera joan zirela parlamentariak.

GR11 Pirinioetako bidea lehengoratu dute dagoeneko, baita GR12 Euskal Herriko bidea ere. Eta UPNren eta PSNren arteko maitasun istorioa gehien bultzatu duen hedabidean halaxe deitu dute Nafarroatik pasatzen den bide hori: “Senda de Euskalherria”. Errotatibak eztanda egin ez dienean…

MEDITERRANEOKO LEHOIA
Zer eginen zenuke aurrez aurre lehoi bat aurkituko bazenu? Lehoi askea, erran nahi baita, eta ez kaiola artekoa. Kalean, edo parkean. Zu eta lehoia. Lehoia eta zu. Berebiziko ikara hartuko zenuke, hasteko. Ondoren, inoiz entzun den oihurik ozenena botako zenuke [AEBetako beldurrezko filmetan neska ilehoriek botatzen dituztenen gisakoak]. Eta lasterka hasiko zinateke gero [amesgaiztoetan lasterka egitea eragozten dizun ezintasuna etortzen ez bazaizu, bederen].

Bada, ez! Lerrook idazteko tenorean, oraindik ez dute harrapatu Castellon edo Tarragonan (Herrialde Katalanak) edo Teruelen (Aragoi, Espainia) dabilen lehoi emea. Hori dela eta, Valentziako Biopic zoologikoko albaitariari, Cati Geriqueri, mikrofonoa jarri dio EFE albiste agentziak, eta albaitariak erran du lasai egon behar dugula lehoia ikusten badugu, ez dugula oihukatu behar, eta ez dugula lasterka ihes egin behar. Aise erraten da hori!

Larunbat gauean Senia (Tarragona) herritik gertu ikusi zuten lehoia. Eta inguru hori Castello eta Tarragona arteko mugan dagoenez, kolore guztietako poliziak dabiltza lehoiaren bila. Lehoitan. Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkariak, Ricardo Peraltak, adierazi du ez dakitela nongoa den lehoi hori. Ez dakitela zirku batetik ihes egin ote duen, ala etxe partikular batetik. Afrikatik ez da etorri, hori seguru.

COULD YOU SPEAK MORE SLOWLY, PLEASE?
Nori ez zaio gertatu? Ingelesezko solasaldi batean sartu, eta handik ihes egin behar izana, bere ingeles kaskarrak poto egiten diolako. Horixe gertatu omen zitzaioan aurrekoan, New Yorken ( AEB ), Japoniako Atzerri ministroari, Katsuya Okadari. Hillary Clinton AEBetako Estatu idazkaria eta Stephen Smith Australiako Atzerri ministroa ari ziren hizketan. Eta Okada tartean sartzen saiatu zen.

Eta Okadak onartu du (bere blogean, eta prentsaurreko batean) solasaldi hura ez zuela behar bezala eraman, eta bere ingeles maila hobetu behar duela ikusi zuela. Gehiegizko apaltasuna. Gehiegi-gehiegizkoa. Okadak Harvardeko Unibertsitatean ( AEB ) egin baitzituen ikasketak. Eta, aizu, zergatik ez zuten bertzeek japonieraz egin?

EZ DA EDATEKO
Whiskyaren feria izan zuten Bartzelonan (Herrialde katalanak) atzo arte, eta kataluniar batek Macallan markako 1950eko eskoziar whisky botila bat 3.800 eurotan erosi du. Whisky horrek 40 urte eman zituen beratzen, upel batean, eta gero botilaratu zuten. Hau da, duela ehun urte hasi ziren whiskya egiten.

Bada, erosleak ez du edanen. Ez du botila irekiko. [Eta horren kontrako legerik ez dago?]

TXINATIK DATOR NOTIZIA…
Euskalerria Irratiko albistegian Aberri Barandalla EHNEko kidea entzun dugu gaurkoan, hizketan.

Continue Reading

Featuring WPMU Bloglist Widget by YD WordPress Developer